Abuztuaren 23tik abuztuak 28ra bitartean Elgoibarko San Bartolome jaiak ospatuko dira. Horietako ekintza asko kalean izango direnez, trafikoan aldaketak izango dira:
1) Abuztuaren 23ko 12:00etatik abuztuak 28ko 21:00etara, N634tik Ermuaranbide kaleko errotondarako tartea ibilgailuentzako itxi egingo da. Hala ere, salbuespen batzuk egongo dira, beste kaleren baten itxierak horrela eskatzen duenean: ∙ Abuztuaren 26an goitibeherak daudenez 12:00etatik 14:00etara (Ordu tarte honetan San Roke kalea itxita egongo da) ∙ Abuztuaren 27an feria dela eta, 07:00etatik 17:00tara.
∙ Abuztuaren 28an bizikleta lasterketa dela eta 07:00etatik 12:30etara karreraren 3 pasoetan izan ezik.
2) Hiriguneko kaleak (San Frantzisko kalea, Kalebarren Plaza kalea, Errosario kalea, San Bartolome kalea, Kalegoen Plaza kalea, Santa Ana kalea) itxita egongo dira abuztuaren 23tik 28ra.
Kaleren batera ezinbestean sartu behar izanez gero, aldez aurretik Udaltzaingoarekin harremanetan jarri beharko da.
3) Barrakak Aita Agirre Plazan eta Leku Ederren kokatuko direnez, abuztuaren 20ko 06: 00etatik aurrera Pedro Migel Urruzuno kalea itxiko da (garajeetarako izan ezik). Hiriguneko kaleetarako Kalebarreneko sarbidean ere eragina izango duelarik.
4) Abuztuaren 25, 26 eta 28an sokamuturra egingo da (bigantxak askatuko dira) ondorengo kaleetan: San Frantzisko, Kalebarren Plaza, Errosario, San Bartolome, Kalegoen Plaza, Santa Ana eta San Ignazio (Correosetik Santa Anarako tartean).
Ordutegia eta ibilbidea:
Abuztuak 25: 08:00 Maalako Parketik
Abuztuak 26: 08:00 Maalako Parketik
Abuztuak 28: 08:00 King-Kongetik
Aipatutako kaleak erabat itxita egongo dira ibilgailuentzako sokamuturra amaitu arte (11: 00ak aldera, gutxi gorabehera).
5) abuztuaren 26an, goitibeheren jaitsiera egingo da.
12:00etatik amaitu arte (14:30ak aldera, gutxi gorabehera), Erretsunditik (autobideko zubitik) Trenbide Kalera doan bidea erabat itxiko da.
Noizean behin, beste bide eta kale batzuetan egin ahal izango dira trafiko-etenak, hala eskatzen duten jarduera antolatuen beharrizanak direla-eta.