- Bertan behera utzitako emanaldirako sarrerak erosi zituztenek data berrirako gordetzeko edo dirua itzultzeko eskatzeko aukera izango dute.
Urtarrilaren 19rako programatuta zegoen ‘Todas las Hijas’ antzezlana irailaren 27rako birprogramatu du Kultura Sailak.
Bertan behera utzitako emanaldirako sarrerak erosi zituztenek data berrirako gordetzeko edo dirua itzultzeko eskatzeko aukera izango dute. Dirua itzuli nahi duenak Herriko Antzokiko txarteldegira joan beharko du larunbatetan, 18:15etik 20:45era.
Gainera, sarrera berriak erosi nahi dituztenek beti bezala egin ahal izango dute, txarteldegian edo www.herrikoantzokia.eus webgunean, uztailaren 5etik aurrera.
Barkatu eragozpenak.