TELP tailerra Elgoibarren eguneroko bizitzan euskaraz egiteari lotutako deserosotasunak gutxitzeko tailerra

Zeinentzat da? 

  • Euskaraz bizi nahi duten hiztunentzat. 
  • Hizkuntza kontzientzia duten hiztunentzat. 

Zertarako da?

Euskaraz hitz egiterakoan:

  • Geure buruak babesteko.
  • Modu egokian erantzuteko.
  • Egin nahi duguna egiteko.
  • Konfiantza sentitzeko. 
  • Euskaldun moduan indartzeko. 

EMUN kooperatibak emango du tailerra. Gai sozialak kudeatzeko aholkularitza eskaintzen duen enpresa da EMUN. 

  • 10 orduko tailerra / bost orduko bi saio. 
  • Urtarrilak 20 eta 27 (larunbatak). 
    • Ordutegia: 9:00 – 14:00
  • 25 lagunentzako. 
  • Aita Agirre kulturgunean. 

Izena emateko: urtarrilaren 8tik 18ra (biak barne). Doan izango da. 

elgoibarkoizarra@elgoibarkoizarra.eus / 943 741 626      

Informazio gehiago: elgoibarkoizarra@elgoibarkoizarra.eus / 943 741 626

Antolatzaileak: 

ELGOIBARKO IZARRA Euskaltzaleon Topagunea eta ELGOIBARKO UDALA 

Laguntzaileak: Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza