- Guztira 15 ikastaro ezberdin daude aukeran, bai Olaizaga kiroldegian eta baita Mintxetan ere. Kirol patronatuko ikastaroen eskaintza 2022 (PDF)
- Izen emateak Olaizagako Kiroldegiko harreran burutu daitezke edota 943 744 415 telefonora deituta edota olaizagaharrera@hotmail.es helbidera idatzita.
Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak abian du 2022-23 ikasturtea eta zabalik dago ikastaroetan izena emateko epea.
Guztira 15 ikastaro ezberdin daude aukeran, bai Olaizaga kiroldegian eta baita Mintxetan ere: Elgoibar Sasoian, aerobik uretan, aerobik, pilates, zumba, zumba gazteak, GAP, kick boxing, krosfit, TRX, igeriketa ikastaroak, spinning, k-strech, orientazio zerbitzua eta ahalduntze pertsonala.
Spinning, TRX eta Krosfit talde berriak eskainiko dira gainera, izen-emateetan izandako arrakastari jarraiki.
Igeriketa ikastaroetan irailean 369 pertsonek hartu zuten parte eta urrian, berriz, inoiz baino gehiagok parte hartuko dute, guztira 414 pertsonak.
Izen emateak Olaizagako Kiroldegiko harreran burutu daitezke edota 943 744 415 telefonora deituta edota olaizagaharrera@hotmail.es helbidera idatzita.