Seme-alaben emozioei buruzko hitzaldia Elgoibarren, TREBA Gurasoak ekimenaren baitan, apirilaren 26an

  • Donna Apellaniz Nietok gidatuko du ikastaroa, 18:00etan hasita, Kultur Etxeko hitzaldi-aretoan. Doakoa da eta euskaraz eskainiko da.
  • Izena emateko deitu 943 741 050 telefonora (308 luzapena) edo idatzi gazteria@elgoibar.eus helbidera.

TREBA Gurasoak ekimenak eta Elgoibarko Udalak apirilaren 26rako antolatu dute “Haurren eta nerabeen emozioak laguntzen: seme-alaben emozioak zaintzen” izeneko ikastaroa, ikasturteko azken hitzaldia, gurasoei zuzendua. Donna Apellaniz Nietok gidatuko du ikastaroa, 18: 00etan, Kultur Etxeko hitzaldi aretoan. Doakoa da eta euskaraz eskainiko da.

Hitzaldiaren helburua eguneroko bizitzan seme-alaben emozioek duten garrantzia azpimarratzea da, eta familian sor daitezkeen arazo eta gatazken aurrean erabiltzeko tresna emozionalak bereganatuko dira.

Izena emateko deitu 943 741 050 telefonora (308 luzapena) edo idatzi gazteria@elgoibar.eus helbidera.