Tailerra 17:00etatik 20:00etara bitartean eskainiko da liburutegian. Jada agortu dira plaza guztiak.
Zinemari erreparatuz, ‘Camera café: la película’ pelikula egongo da ikusgai, eta Zinegoak ‘Miscere’ laburmetraia eskainiko du.
Sara Basurto elgoibartarrak manga marrazteko tailerra eskainiko du asteazken honetan, maiatzak 4, Elgoibarko Liburutegian. Tailerra 17:00etan hasiko da, eta 20:00etarako amaituko dela estimatzen da. Jada agortu dira plaza guztiak. Basurtok anatomian oinarrituko du tailerra, eta Japoniako manga komikietako pertsonaiak marrazteko teknika eta koloreak irakatsiko ditu.
Bestalde, ostiralean, hilaren 6an, ‘El incoveniente’ filma eskainiko da zine forumean. Saioa 19:00etan hasiko da, Lilan.
Ostiralean eta larunbatean, aldiz, ‘Udaberriko elikagai bilketa kanpaina 2022’ egitasmoa antolatu du Bergarako Elikagai Bankuak. Ekimen hau herriko Mercadona, Eroski eta BM dendetan jorratuko da, eta Elgoibarko Gurutze Gorria eta Elgoibarko Udalaren Ongizate Saila dira ekimen honen laguntzaileak.
Maiatzaren 6tik 21era bitartean Ongarri Argazki Taldeak ‘Jun Shiraoka: Henry Bellan-Huchery’ argazki erakusketa antolatu du ikusgai Kultur Etxeko erakusketa gelan. Igandean ezik, gainerako egun guztietan egongo da erakusketa ikusgai, 18:30etik 20:30era bitartean.
Zinema
Aste honetan, honako film hau egongo da ikusgai:
- CAMERA CAFÉ: LA PELÍCULA: ostirala 6 (19:00), larunbata 7 (19:00 eta 22:15), igandea 8 (19:00) eta astelehena 9 (21:00).
Zinegoak emanaldiari dagokionez, honako pelikula hau eskainiko da Jairo Berbelen:
- MISCERE (laburmetraia): asteazkena 4 (21:00).
Sarrera arrunta 6 €. Gazte-txartelarekin: 3 €. Astelehena ikuslearen eguna: sarrera 4 €. Ez dira bonuak zigilatuko. Haurrentzako emanaldia: Haurrak 3,5 € / Nagusiak 5 €.