- Guztira 15 kartel aurkeztu dira lehiaketara.
Elgoibarko Udalak 2024ko San Bartolome jaietako egitarauaren azala aukeratzeko lehiaketan sarituen izenak jakinarazi ditu: Sara Basurto Albizuren ‘Jaietako zapia, bihotza bezala, gorria da’ kartelak 2024ko San Bartolome jaiak iragarriko ditu. Edizio berri honetara 15 kartel aurkeztu dira. Sarak 800 euroko saria irabazi du.
Aurten epaimahaia honako hauek osatu dute: Maialen Gurrutxaga, Elgoibarko alkatea; Andrea Arriola, Elgoibarko Udaleko Kultura Batzordeko presidentea; Jesús Mari Sarasua, Ongarri Argazki Taldeko kidea; Gemma Monreal eta Emi Nogales margolariak; Iñaki Raigoso, Kokoeko kide ohia; eta Blanca Salegi, Elgoibarko Udaleko kultura teknikaria, idazkari lanak egin ditu eta akta jaso du.
Elgoibarko Udaleko Kultura Sailak lehiaketan parte hartu duten guztiei eskerrak eman nahi dizkie. Udalak datozen asteetan jakinaraziko du San Bartolome jaietarako prestatutako egitaraua.