Igogailuak 8 pertsonentzako aforoa du eta 24 orduz egongo da erabilgarri, urteko 365 egunetan. Guztira lanek 6 hilabete iraun dute eta 263.536,65 euroko aurrekontua izan dute, BEZ gabe, igogailuaren kontratazioa barne.
Elgoibar irisgarriagoa egiteko proiektu andana abian: Urazandiko eta San Rokeko igogailuak martxan dira, Errotaberrin igogailu bat jarriko da (obrak 2022ko bigarren hiruhilekoaren hasieran hasiko dira), eta King Kongeko zubia berritzeko lanetan ari da: proiektua idazten hasteko proiektua lizitazio-fasean dago.