- Elgoibarko Udalak, lehen aldiz, Haurren Egunerako eta Nerabeen Egunerako kamiseta bereziak kaleratuko ditu aurtengo San Bartolome jaietan. Horretarako, Atxutxiamaikak kudeatzen dituen logotipoen lehiaketak antolatu ditu.
- Lehiaketek Egur arte tailerraren laguntza dute, eta berariazko bi talderentzat dira: bata haurrentzat eta bestea nerabeentzat. Epea ekainaren 7an amaituko da.
Elgoibarko Udalak, lehen aldiz, Haur eta Nerabeen Egunerako kamiseta bereziak egingo ditu aurtengo San Bartolome jaietan.
Kamiseten irudiak lehiaketa bidez aukeratuko dira.
Atxutxiamaikak kudeatuko ditu lehiaketa horiek, eta Egur arte tailerraren laguntza izango dute.
Lehiaketak berariazko bi talderi zuzenduta daude: bata haurrentzat eta bestea nerabeentzat. Lehiaketen xehetasunak eta oinarriak honako hauek dira:
Haurren eta Nerabeen Eguneko Kamiseten Irudi Lehiaketa:
- Helburua: Haurren eta Nerabeen Eguna kamisetetan irudikatuko duen irudiaren diseinua.
- Teknika: Irudiak “marraz” egin behar dira, betegarririk gabe, eta euskarazko hitzak sar daitezke.
- Parte-hartzea: Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Elgoibarreko ikasleentzat bideratua.
- Entrega: A4 formatua, JPGan, posta elektronikoz bidaltzen bada (aisia@elgoibarkoizarra.eus) edo presentzialki, Aita Agirre Kulturgunea 3, 3. Ezk
- Epea: 2024ko ekainaren 7rarte.
- Sariak: Egur arte tailerreko ikasleek osatutako epaimahaiak hautatutako 10 irudi onenek 20 €-ko erosketa bonua jasoko dute Txankakua dendetan trukatzeko. Irudi irabazlea ekainaren 17tik 21era bitartean erabakiko da Udal Ludotekan, Haurren Eguneko kamisetaren irudiaren kasuan, eta Udal Gaztelekuan, Nerabeen Eguneko irudiaren kasuan.
Irudi irabazleak 2024ko ekainaren 28an argitaratuko dira Elgoibarko Udalaren (www.elgoibar.eus) eta Elgoibarko Izarraren (www.elgoibarkoizarra.eus) webguneetan. Udalak herritarrei jakinarazten die irudi irabazleak aldaketak izan ditzakeela serigrafia prozesuak hala eskatzen badu, eta irudiaren jabetza erakundearen esku geratuko dela.