- Udalak, 1999 urtean, Sallobenteko zelaiaren jabearekin hitzarmen bat egin zuen espazio hori erabilera publikorako erabiltzeko doan.
- Orain, hitzarmena sinatu zuen pertsonaren oinordekoek adierazi diote Udalari ez dutela lagapenarekin jarraitu nahi eta hitzarmenari amaiera eman nahi diotela
Sallobenteko aisia guneko instalazioak erretiratu ditu Elgoibarko Udalak zelaiaren jabeen eskakizunari erantzunaz. Udalak, 1999 urtean, Sallobenteko zelaiaren jabearekin hitzarmen bat egin zuen. Hitzarmenaren arabera, jabeak lagatzen zion Udalari zelai hori erabiltzen inongo errentarik kobratu gabe. Udalak mahai-aulkiak eta parrilak jarri zituen zelai horretan eta ordutik eremu hori herritarren aisialdirako erabili da.
Orain, hitzarmena sinatu zuen pertsonaren oinordekoek adierazi diote Udalari ez dutela lagapenarekin jarraitu nahi eta hitzarmenari amaiera eman nahi diotela. Era berean, eskatu dute zelaian dauden instalazioak (mahai, banku, parrila eta abar) kendu ditzala Udalak.
Eskaera horren aurrean, Udala ahalegindu da jabeekin akordio bat lortzen baina ez da emaitzarik izan. Ondorioz, Udalak mahaiak, bankuak eta parrila erretiratu ditu.
Herriko landa auzo guztietan daude antzerako aisia guneak, mahai, aulki, parrila zein haur parkeekin. Udalak herritarren aisiarako espazio hauek sustatzen jarraitzea du helburu.