- Topaketa 12:00etan hasiko da Aita Agirre kulturgunean, eta 14:00ak arte luzatuko da. Haurrentzako jolasgunea egongo da.
- Topaketa honen helburua izango da Elgoibarko herritarrak elkar ezagutzea, eta kulturartekotasuna oinarritzat hartuta, kultura ezberdinetako auzokideen arteko bizikidetza aberastea.
Elgoibarko Udalak eta Elgoibarko Izarra elkarteak, Topagunearen laguntzarekin, abian duten Auzoko Familiak egitasmoaren baitan, Ramadana ezagutzera emateko solasaldia eta topaketa antolatu dute.
Auzoko Familiak egitasmoaren helburua da familien arteko harrera egitea eta euskara eta aniztasuna oinarri hartuta, bizikidetzarako espazioak sortzea.
Auzoko Familiak egitasmoan parte hartzen duten eragile eta familiek gonbita egin diete herritarrei datorren martxoaren 11n antolatu duten Ramadan solasaldian eta ondoren egingo den lunchean parte hartzeko. Topaketa 12:00etan hasiko da Aita Agirre kulturgunean, eta 14:00ak arte luzatuko da. Haurrentzako jolasgunea egongo da.
“Jarduera honen xedea da gure bizilagunak aurki ospatzen hasiko diren Ramadan ospakizuna herriari gerturatzea, eta, bidenabar, Islamarentzat eta musulmanentzat zer nolako garrantzia duen, ospakizuna zertan datzan, nola ospatzen den eta abar lantzea. Solasaldia Asociación Cultural Onda Euskadiko kideek dinamizatuko dute eta bi eletan izango da, euskaraz eta gaztelaniaz. Ondoren, Marokoko gastronomiaz gozatzeko aukera izango da, Elgoibarko bizilagunek prestatuko dituzten jakiei esker” nabarmendu dute antolatzaileek.
Topaketa honen helburua izango da Elgoibarko herritarrak elkar ezagutzea, eta kulturartekotasuna oinarritzat hartuta, kultura ezberdinetako auzokideen arteko bizikidetza aberastea.