Pribatutasun politika

Pribatutasun-politika honek ezartzen du Elgoibarko Udalak eta Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak (Erakundeak batera) nola tratatzen dituzten erabiltzaileek webgune hau erabiltzean ematen dituzten datu pertsonalak.

Informazio pertsonaleko eremuak osatzeko eskatzen badizugu (eremu horien bidez identifika zaitezke), zure datuak dokumentu honetako baldintzen arabera soilik tratatuko direla ziurtatuko dugu. Erakundeek beharrezko neurri teknikoak eta antolakuntzakoak hartzen dituzte emandako informazioaren konfidentzialtasuna, osotasuna, benetakotasuna, trazabilitatea eta eskuragarritasuna bermatzeko, teknologiaren egoera, datuen izaera eta informazioaren eraginpean dauden arriskuak kontuan hartuta.

Erakundeek beretzat gordetzen dute Pribatutasun Politika honetako baldintzak edozein unetan aldatzeko eskubidea. Beraz, orrialde hau aldian-aldian berrikustea gomendatzen dizugu, aldaketa horiekin ados zaudela ziurtatzeko.

Webgune honek eta Erakundeak emandako zerbitzuak kudeatzeko datu pertsonalen tratamendua Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko arauak ezartzen dituen eta 95/46/EE Zuzentaraua indargabetzen duen, 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduaren (Datuak babesteko Erregelamendu Orokorra) arabera egingo da, bai eta Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren arabera ere.

Webgune honek zure interesekoak izan daitezkeen beste gune batzuetarako estekak izan ditzake. Esteka hauetan klik egiten duzunean eta gure orria uzten duzunean, ez dugu kontrolik izango birbideratzen zaituzten gunearen gainean eta, beraz, ez gara izango zure datuen babesaren edo pribatutasunaren erantzule hirugarrenen guneetan. Gune horiek euren pribatutasun-politika propioen mende daude eta, beraz, komeni da horiek kontsultatzea, ados zaudela egiaztatzeko.

 

Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa

Jarraian, Erakundeen datuak babesteko politikari buruzko informazioa emango dizugu.

 

Tratamenduaren arduradunak

Zuregandik zuzenean jaso daitezkeen datu pertsonalak konfidentzialtasunez tratatuko dira eta Elgoibarko Udalaren edo Elgoibarko Udal Kirol Patronatuaren titulartasuneko tratamendu-jardueran sartuko dira (kontuan izanda bi Erakundeetatik nor den zure datuen tratamenduaren arduraduna).

Hona hemen Erakundeen harremanaterako datuak:

Elgoibarko Udala:
IFZ: P2003300G.
Posta helbidea: Santa Ana kalea 2, PH 20870, Elgoibar.
Datuak Babesteko Ordezkariaren helbide elektronikoa: dbo@elgoibar.eus

Elgoibarko Udal Kirol Patronatua:
IFZ: G20549523:
Posta helbidea: San Roke kalea 1, PH 20870, Elgoibar.
Datuak Babesteko Ordezkariaren helbide elektronikoa: dbo.kirolpatronatua@elgoibar.eus.

 

Helburua:

Emandako datuak kasuan kasuko prozeduran edo jarduketan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko. Zure datuen tratmendu zehatzaren helburuari buruzko informazio zehatza aurkitu dezakezu Erakunde arduradunaren Tratamendu-Jardueren Erregistroan:

Elgoibarko Udala (https://elgoibar.eus/info/rat/TJE%20Elgoibarko%20Udala.pdf).
Elgoibarko Udal Kirol Patronatua
(https://elgoibar.eus/info/rat/TJE%20Elgoibarko%20Udal%20Kirol%20Patronatua.pdf).

 

Legitimazioa:

Datuen tratamendua legezko betebeharrak betetzeko, interes publikoaren alde egindako misioak betetzeko edo Erakundeei emandako botere publikoak egikaritzeko egiten da; era berean, tratamenduaren helburuak adostasuna eskatzen duenean, baiezko ekintza argi baten bidez eman beharko da.

Elgoibarko Udalak eta Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak egiten duten tratamendu jarduera bakoitzerako zilegitasun-oinarria kontsulta dezakezu Erakunde bakoitzaren Tratamendu Jardueren Erregistroan:

Elgoibarko Udala (https://elgoibar.eus/info/rat/TJE%20Elgoibarko%20Udala.pdf).
Elgoibarko Udal Kirol Patronatua
(https://elgoibar.eus/info/rat/TJE%20Elgoibarko%20Udal%20Kirol%20Patronatua.pdf).

 

Datuak gordetzea:

Emandako datu pertsonalak bildutako helburua betetzeko eta helburuaren ondorioz sor daitezkeen erantzukizunak zehazteko behar den denboran gordeko dira, artxiboei eta dokumentazioari buruzko araudian ezarritako aldiez gain.

 

Datuen komunikazioa:

Oro har, datu pertsonalak ez zaizkie hirugarrenei jakinaraziko, legezko edo administrazio-betebehar batek derrigortzen ez badu.
Tratamendu jarduera bakoitzaren hartzaileak Elgoibarko Udalaren eta Elgoibarko Udal Kirol Patronatuaren Tratamendu-Jardueren Erregistrora bideratzen duten esteka hauetan kontsulta ditzakezu:

Elgoibarko Udala (https://elgoibar.eus/info/rat/TJE%20Elgoibarko%20Udala.pdf).
Elgoibarko Udal Kirol Patronatua
(https://elgoibar.eus/info/rat/TJE%20Elgoibarko%20Udal%20Kirol%20Patronatua.pdf).

 

Interesdunen eskubidea:

Zure datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezerezteko eta transferitzeko, tratamendua mugatzeko eta horien aurka egiteko eskubideak erabil ditzakezu, bai eta zure datuen tratamendu automatizatuak soilik oinarritutako erabakien xede ez izateko eskubidea ere, hala dagokionean, dagokion erakundearen aurrean, lehen adierazitako helbidean, edo Datuak Babesteko Ordezkariaren posta elektronikoaren bidez.

Zure datuen tratamendurako zure adostasuna eskatu bada, edozein unetan ken dezakezu aurreko paragrafoan adierazitako bitartekoen bidez, baina horrek ez du eraginik izango tratamenduaren zilegitasunean hura kendu aurretik emandako baimenean oinarritua.

Eskubideak baliatzeko eskaera egiten duenean, Erakundeak, arrazoizko zalantzak baditu, zure nortasuna berresteko behar duten informazio gehigarria emateko eskatu ahal izango dizu.

Zure eskubideak egikaritzean behar bezalako arretarik eman ez bazaizu, erreklamazioa aurkeztu ahal izango duzu Datuak Babesteko Euskal Agintaritzan (https://www.avpd.euskadi.eus/hasiera/).

Zure datuen tratamenduari edo erabilerari buruzko edo aitortutako eskubideak baliatzeari buruzko edozein zalantza edo gairi dagokionez, dagokion Erakundearen Datuak Babesteko Ordezkariarekin harremanetan jar naiteke, Pribatasun Politika honetan adierazitako posta elektronikoaren bidez.