- Programaren helburua 16 urtetik gorako gazteei, dibertsitate funtzionala izan edo ez, beren garaikideekin aisialdiaz gozatzeko aukera ematea da, familiatik eta hezkuntzatik kanpoko harremanak sortuz eta trebetasun pertsonalen garapena sustatuz.
- Programa honek Udalak aisialdi inklusiboaren eskaintzarekin duen konpromisoari erantzuten dio, eta haur, nerabe eta gazteen parte-hartzean aukera-berdintasuna sustatzen duten abian dauden beste ekimen batzuekin bat egiten du.
Abian jarri da dibertsitate funtzionala duten nerabe eta gazteei zuzendutako “PLANAK KUADRILLAN” programa, Elgoibarko Udalak eta Nuala elkarteak elkarlanean abiarazita. Programa hori Nualako gurasoek bultzatu eta diseinatu dute, udaleko gizarte-zerbitzuekin lankidetzan. Hamabost egunean behin egingo da, 17:00etatik 20 00etara, otsailetik ekainera eta irailetik abendura. Horrez gain, uztailean eta abuztuan ere zerbitzua eskainiko da, astean hiru egunetan, ordutegi berean, “UDAKO KUADRILLA 2024” izenpean.
Programaren helburua 16 urtetik gorako gazteei, dibertsitate funtzionala izan edo ez, beren garaikideekin aisialdiaz gozatzeko aukera ematea da, familiatik eta hezkuntzatik kanpoko harremanak sortuz eta trebetasun pertsonalen garapena sustatuz. Era berean, senideei beren zaintza-ardura arindu nahi zaie.
Maialen Gurrutxaga alkatearen ren hitzetan, “programa hau komunitate inklusiboagoa ehuntzeko gure etengabeko ahaleginaren isla da. ‘PLANAK KUADRILLAN’ herrian dagoen aisialdi-eskaintzarekin lerrokatzean, haur, nerabe eta gazte guztientzako aukera-berdintasuna bermatzeko beste urrats bat ematen dugu. Ahalegin bateratu horrek gure aisialdi-eskaintza aberasteaz gain, gazte bakoitzak, bere gaitasunak alde batera utzita, bere denbora libreaz modu esanguratsuan eta aberasgarrian gozatu ahal izatea ziurtatzen du, bere garaikideekin batera”.
Hezitzaileen ratioa ezartzeko, parte-hartzaileen kopurua eta gaitasunak hartuko dira kontuan, eta aisialdi inklusiboa eta segurua bermatuko da. Programan parte hartzeko, interesa duten guztiak gonbidatzen dira udaleko gizarte-zerbitzuekin harremanetan jartzera.
Programa honek Udalak aisialdi inklusiboaren eskaintzarekin duen konpromisoari erantzuten dio, eta haur, nerabe eta gazteen parte-hartzean aukera-berdintasuna sustatzen duten abian dauden beste ekimen batzuekin bat egiten du. Ekimen horien artean daude:
Igeriketa egokitua, igeriketa kanpaina, Eskola Kirol Egokitua, Udal Kirol Patronatuko instalazioen erabilera “Udako Kuadrilla” eta ZIG gelako ikasleentzat, Udako Gazte Kuadrilla, Elgoibar mugimenduan, musikoterapia saioak Inazio Bereziartua Musika eskolan, irakurketa erraza tailerrak Gotzon Garate udal liburutegian. Gainera, GAUTENA eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren lankidetzari esker,Santa Klara komentua erabili ahal izan da, hainbat programa egin eta Gipuzkoa osoko pertsonei arreta eskaintzeko, adibidez, Ikasturteko aisialdia, uztaileko udaleku irekiak:, atseden programa, Aste Santuetako egonaldia, Abuztuko udalekuak (itxiak) edota Gabonetako egonaldiak.
Ekimen horietarako, udalak 27.260 euroko finantzaketa izango du guztira, gizarte-zerbitzuen (15.500 euro), Kirol Patronatuaren (500 euro) eta Gazteria Sailaren (7.260 euro) artean banatuta.
Programa horiek ezarrita, Elgoibarko Udalak aisialdiko eskaintza inklusibo eta askotarikoa garatzeko konpromisoa berresten du, berdintasuna sustatuz eta gazte guztiak udalerriko bizitza sozial eta kulturalean integratuz.