Haur eta familiei zuzenduriko ikuskizuna izango da eta bi txandatan eskainiko da, 17:00etan lehena eta 19:00etan bigarrena. Sarrerak dagoeneko salgai daude https://herrikoantzokia.eus webgunean, egunero, 18:15-20:45 bitartean eta egunean bertan antzokiko leihatilan ere jarriko dira. Asteburuan, halaber, Avatar filma ere eskainiko da Herri Antzokian.
Kultur ekintzek ez dute etenik Elgoibarren eta datorren asteburua ere, ekintza eta ekitaldi desberdinez josia dator.
Jardueren agendan, hain zuzen, ostegunean, urtarrilak 19, Jesus Tapiak, Aranzadi zientzia Elkarteko kideak, hitzaldia eskainiko du “Dolmenen ibilbidea 2020-2022. Emaitzak eta helburuak”, Morkaiko mendizale elkarteak antolatuta. Hitzaldia arratsaldeko 19:00etan izango da Aita Agirre kulturguneko areto nagusian. Hilaren 25ean, halaber, Epeletan literatura tailerra eskainiko da 19:00etan liburutegian. Tailerrak Iñigo Martinezen “Mandamentu hipermodernoak” liburua izango du hizpide.
Asteburuari begira, ostiralean, hilak 20, irribarreak, algarak, musika eta dantza Elgoibarrera helduko dira Pirritx, Porrotx eta Marimototsen eskutik. Hiru pailazoek “Urteak bete, abenturak bizi” ikuskizun berria eskainiko dute, haur eta familiei zuzenduta. Izan ere, pailazo hirukoteak 35 urte betetzen dituzte aurten eta saioa horren ospakizuna izango da. Hori horrela, ez dira faltako urte guzti hauetan Pirritx, Porrotx zein Marimototsen egindako lagunak, ezta kantua, dantza, musika eta, noski, ezta tarta erraldoia ere.
Pailazoek ikuskizunaren bi txanda eskainiko dituzte, 17:00etan lehena eta 19:00etan bigarrena. Sarrerak dagoeneko eskuragarri daude https://herrikoantzokia.eus webgunean, egunero, 18:15-20:45 bitartean eta egunean bertan antzokiko leihatilan ere erosi ahal izango dira.
Ostiralean, halaber, zine-forum saioa ere eskainiko da Lilan, arratsaldeko 18:30ean. “La directora de orquesta” filmarekin. Bertaratzen direnek mokadutxoa ere izango dute.
Larunbatean, urtarrilak 21, Filatelia protagonista izango da berriro Elgoibarren. Lehenik eta behin, goizean, 11:00etan, Filatelia Elkarteetako Euskal Federazioaren lehen asanblada ospatuko da Kultur Etxeko gelan eta 13:00etan, Elgoibarko Morkaiko-Leizarpe espeleologia taldearen 50 urteei eskainitako XLIII. Erakusketa Filatelikoaren amaiera eta erakusketako parte-hartzaile zein laguntzaileei sariak emateko ekitaldia egingo da.
Erakusketa larunbat arte ikusgai dago, lanegunetan 18:30etatik 20:30etara eta jaiegunetan 12:00etatik 14:00etara eta 18:30etatik 20:30etara.
Zinea
Avatar: urtarrilak 21,22 eta 23.
Sarrerak: normala 6 €. Gazte-txartela: 3 €. Ikuslearen eguna: 4 €sarrera. Bonuak ez dira zigilatuko. Haurrentzako saioa: Haurrak 3 €/ Nagusiak 5 €.