Otsailaren 15ean zabalduko da Elgoibarko Udal Kirol Patronatuaren 2024ko Aste Santuko Kirol Kanpusean parte hartzeko izen-emate epea 

  • 2012 eta 2017 urte bitartean (biak barne) jaiotako haurrek, hau da, LH1etik LH6ra arte, parte hartu dezakete.

Elgoibarko Udal Kirol Patronatuaren Aste Santuko Kirol Kanpusean parte hartzeko izen-emate epea otsailaren 15ean zabalduko da.

2012 eta 2017 urte bitartean (biak barne) jaiotako haurrek, hau da, LH1etik LH6ra arte, parte hartu dezakete.

Martxoaren 25, 26 eta 27an eta apirilak 2, 3, 4 eta 5ean ospatuko da kanpusa, Olaizaga eta IMH kiroldegietan, Mintxetan, Ikastolako frontoian eta aire librean, 9:30etik 12:30era.

Prezioak: abonatuak 47,25 € eta abonatu ez direnak 52,50€. Gizarte-laguntzaren bat jasotzen duten familiek edo guraso bakarreko familiek %30eko deskontua izango dute.

Informazio gehiago Olaizaga kiroldegian eskura daiteke edota 943 744 415 telefonora deituta. Izen emate epea martxoaren 24an amaituko da.