- Partidak Ikastolako frontoian jokatuko dira, abuztuaren 24an eta 25ean, arratsaldeko 18:00etan.
- Partidetarako sarrerak Kaia tabernan edo www.entradasfronton.com webgunean egongo dira salgai uztailaren 21etik aurrera. Egun berean frontoiko leihatilan.
- 24an, Udalak, Aspek eta Lagunak Pilota Eskola elkarteak Antonio Azpiazu omenduko dute.
Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak datorren abuztuaren 24an eta 25ean ospatuko diren pilota profesionaleko bi jaialdietan parte hartuko duten pilotarien karteldegia jakinarazi du gaur. 24an ASPE enpresako pilotariek jokatuko dute eta 25ean BAIKO enpresakoek. Partidak Ikastolako frontoian jokatuko dira, arratsaldeko 18:00etan.
Honakoak dira partidak:
Abuztuak 24:
Dario – Bikuña
Etxeberria – Erostarbe
__
Ezkurdia – Zabaleta
Altuna III – Martija
Abuztuak 25:
Alberdi II – Ugartemendia
Zubizarreta – Elizegi
__
Jaka – Albisu
Artola – Mariaezkurrena
Partidetarako sarrerak Kaia tabernan edo www.entradasfronton.com webgunean egongo dira salgai uztailaren 21etik aurrera. Egun berean frontoiko leihatilan.
Antonio Azpiazuri omenaldia
Abuztuaren 24an, Udalak, Aspek eta Lagunak Pilota Eskola elkarteak Antonio Azpiazu omenduko dute. Lagunak Pilota Eskolako lehendakaria da bera eta Kluba sortu zenetik 30 urte betetzen direnean, 1993an sortu zen, egindako lanari aitortza egin nahi diote antolatzaileek. Aurrez ere Elgoibarko pilotaren inguruan lan ugari egina da Azpiazu, Baltasar elkarte gastronomikoaren bitartez.