- Mozketa puntualak gerta daitezke Urazandi auzora doan bidean eta N634 errepidean.
King-Kong zubia eraberritzeko obraren esparruan, ostegun honetan, urtarrilaren 18an, pasabidearen zutabeak eta igogailuaren azken solairuko egitura metalikoa jarriko dira. Horregatik, mozketa puntualak gerta daitezke Urazandi auzora doan bidean eta N634 errepidean.
King Kong zubia birmoldatzeko lehen faseko obra irailean hasi zen, 10 hilabeteko iraupenarekin. Lehenengo fasean, N-634 errepidearen gaineko pasabide berri bat, bertara sartzeko igogailua eta eskailerak, eta N-634 errepidearen beste aldeko pasabidea, Urazandira doan egungo errepidearekin lotzen dena, eraikiko dira.
Elgoibartarren ulermena eskertu du Elgoibarko Udalak eta obrak eragin dezakeen edozein eragozpenengatik barkamena eskatu du.