Olaizaga kiroldegiko saunak ohiko ordutegira itzuli dira

  • Astearte eta ostegunetan arratsaldez bakarrik irekiko dira, 15:00etatik aurrera, eta gainontzeko egunetan 9:00etan irekiko dira.
  • Udal Kirol Patronatua energia aurrezteko neurriak hartzen ari da eta erabiltzaileei ura zein argindarraren erabilera arduratsua egiteko eskaera luzatzen die. 

Covid-19aren pandemia garaian Olaizagako saunetan izan zen aforoen murrizketengatik Udal Kirol Patronatuak Olaizagako saunen ordutegia handitu zuen, astearte eta ostegun goizetan ere irekiz.

Gaurtik aurrera, urriaren 17a, astelehena, saunak astearte eta ostegunetan arratsaldez bakarrik irekiko dira, 15:00etatik aurrera, ohiko ordutegira bueltatuz. Gainontzeko egunetan saunak 9:00etan irekiko dira, egun osoz.

 

Energia aurrezteko neurriak

Azken hilabeteotan energiaren prezioak izan duen gorakadaren aurreran, Elgoibarko Udala zein Udal Kirol Patronatua energia aurrezteko neurri ezberdinak aztertu eta aplikatzen ari da: hala nola, futbol zelaiko eta kantxako edota igerileku zaharreko fokoen itzaltze orduen egokitzapena. 

Datuak eskuan, argindarraren kostua hirukoiztu egin da udal kirol instalazioetan, 80.000 euro/urte izatetik 238.000 eurotara pasaz urtebetean, edota gasa ia laukoiztu egin da, 51.800 euro/urtean izatetik 176.000 izatera pasaz. 

Udal Kirol Patronatuak ura zein argindarraren erabilera arduratsua egiteko eskaera luzatzen die erabiltzaileei.