- Kontratuak 474.100,65 euroko oinarrizko aurrekontua du, BEZa barne.
- Interesa duten enpresek Udalaren Kontratatzailearen Profilaren bidez aurkeztu behar dituzte proposamenak 2024ko maiatzaren 6a baino lehen (hori barne).
Elgoibarko Udalak abian jarri du Olaizaga kiroldegiko igerilekuaren jatorrizko eraikinaren estalkia birgaitzeko lizitazio prozesua.
Helburua da jatorrizko igerilekuen bolumenari dagokion estalki metalikoa ordezkatzea, gaur egun kanpotik ura sar ez dadin.
Gaur egun, Olaizaga kiroldegiko estalkiak higadura-sintoma nabarmenak ditu: estaldura-plakak askatzea, zertxetan korroxioa, kanpotik ura sartzea, hezetasun maila handiak. Horrez gain, zaila da mantentze-lan egokiak egitea, egungo estalkiaren konfigurazioa dela eta.
Estalkia ordezkatuz, honako hauek lortu nahi dira: eraginkortasun energetikoa hobetzea, estalkia mantentzeko erraztasuna, estalkiaren arintasuna eta igerilekua handitzeko bolumenarekin integrazio estetikoa.
Kontratuak 474.100,65 euroko oinarrizko aurrekontua du, BEZa barne. Obrak lau hilabeteko epean burutzea aurreikusi da, kontratua formalizatu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.
Interesa duten enpresek Udalaren Kontratatzailearen Profilaren bidez aurkeztu behar dituzte proposamenak 2024ko maiatzaren 6a baino lehen (hori barne).