Oinezkoen sarbidea aldi baterako itxita Deba kalean

Deba kaleko eraikin baten teilatuaren egoera txarra dela eta, Urazandira eta autobus geltokira doan oinezkoen pasabidea itxi du Udaltzaingoak. Kartel informatiboak jarriko dira bertan elgoibartar guztiei egoeraren berri emateko. Barkamena eskatzen dugu eragozpenengatik eta eskerrak ematen dizkizuegu ulermenagatik.