Pertsonalizatu adostasun-lehentasunak
Cookieak erabiltzen ditugu modu eraginkorrean nabigatzen eta funtzio jakin batzuk egiten laguntzeko. Jarraian, baimen kategoria bakoitzeko cookie bakoitzari buruzko informazio zehatza aurkituko duzu. Beharrezko cookieak nabigatzailean gordetzen dira, funtsezkoak baitira webgunearen oinarrizko funtzionaltasunak ahalbidetzeko.
Hirugarrenen cookieak ere erabiltzen ditugu, webgune hau nola erabiltzen duzun aztertzen laguntzen digutenak, zure lehentasunak gordetzen laguntzen digutenak eta eduki eta publizitate garrantzitsuak eskaintzen dizkigutenak. Cookie horiek zure nabigatzailean gordetzen dira soilik, zure baimenarekin. Cookie horiek guztiak aktibatzea edo desaktibatzea aukera dezakezu, baina cookie batzuk desaktibatzeak eragina izan dezake zure nabigazio-esperientzian.
Beti Aktibo
Las cookies necesarias son cruciales para las funciones básicas del sitio web y el sitio web no funcionará de la forma prevista sin ellas. Estas cookies no almacenan ningún dato de identificación personal.
Las cookies funcionales ayudan a realizar ciertas funcionalidades, como compartir el contenido del sitio web en plataformas de redes sociales, recopilar comentarios y otras características de terceros.
Las cookies analíticas se utilizan para comprender cómo interactúan los visitantes con el sitio web. Proporcionan información sobre métricas el número de visitantes, el porcentaje de rebote, la fuente de tráfico, etc. Las cookies de rendimiento se utilizan para comprender y analizar los índices de rendimiento clave del sitio web, lo que ayuda a proporcionar una mejor experiencia de usuario para los visitantes.
Estas cookies le permiten compartir contenido del sitio web con plataformas de medios sociales (por ejemplo, Facebook, Twitter, Instagram). No tenemos control sobre estas cookies ya que las mismas redes sociales las configuran.

Ez dago cookierik bistaratzeko.

Neguko oporraldiko aisialdiko eskaintza publikoan haurren parte hartzea bermatzeko diru-laguntzak eskatzeko epea zabalik

  • Diru-laguntzaren zenbatekoa: DBE eta GLL jasotzen duten familientzako kuotaren % 70, familia ugarientzako eta guraso bakarreko familientzako kuotaren % 30 seme-alaba bakoitzeko, eta inskribatutako bigarren seme-alabaren kuotaren % 30.
  • Eskabideak abenduaren 20a baino lehen (hori barne) aurkeztu behar dira, Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan edo udal egoitza elektronikoan.

Udalak, neguko oporraldiko aisialdiko eskaintza publikoan haurren parte hartzea bermatzeko, diru-laguntzak emateko deialdia ireki du familia ugarientzat eta guraso bakarreko familientzat, bigarren alaba edo semea inskribatzen duten familientzat edo honako diru-laguntza hauek jasotzen dituzten familientzat: diru-sarrerak Bermatzeko Errenta edo Gizarte Larrialdietarako Laguntzak; beren ardurapean dituzten adingabeek haur eta nerabeentzako aisialdiko eskaintza publikoan parte hartu ahal izan dezaten. Aisialdi eskaintza hau Udal Ludoteka eta Atxutxiamaikaren artean antolatzen da elkarlanean. 

Diru-laguntzaren eskatzaileak bete beharreko baldintzak honakoak dira:

  • Elgoibarko udalerrian erroldatuta egotea, gutxienez eskaera egiteko epea hasi aurreko sei hilabeteetan.
  • Familia ugariaren edo guraso bakarreko familiaren titularra izatea; bigarren semea edo alaba haurrentzako aisialdi-eskaintzan inskribatzea edo honako laguntza hauetakoren baten titular izatea eskaera egiten den unean: diru-sarrerak Bermatzeko Errenta edo Gizarte Larrialdietarako Laguntzak.
  • 2 urte edo gehiagoko eta 12 urte baino gutxiagoko haur bat ardurapean izatea (2010/01/01 eta 2019/12/31 bitartean jaioa).

Diru-laguntzaren zenbatekoa aldatu egiten da eskatzailearen egoeraren arabera:

  • Familia ugariei eta guraso bakarreko familiei kuotaren % 30 ordainduko zaie diru-laguntza gisa.
  • Familiak ugariak izan ez arren, bigarren semea edo alaba inskribatzen badute, kuotaren % 30 ordainduko zaie, diru-laguntza gisa, bigarren inskripzioan.
  • Izaera sozialeko laguntzaren bat (Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta, Gizarte Larrialdietarako Laguntza) jasotzen duten familiei kuotaren % 70 ordainduko zaie diru-laguntza moduan.

Familiek hiru oporraldietako (negua, udaberria eta uda) aisialdi-eskaintzaren kuotei dagozkien diru-laguntzak jaso ahal izango dituzte, haur guztien aukera-berdintasuna bermatuz.

Era berean, diru-laguntza horiek ezin izango dira metatu; baldintza bat baino gehiago betetzen badira, babes handiena dakarrena aplikatuko da.

Eskaerak abenduaren 20a (barne) aurkeztu behar dira Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan edo  udal egoitza elektronikoan.