- Hiru film emango dira Herriko Antzokian urtarriletik martxora. Lehenbizikoa asteazken honetan, urtarrilaren 10ean: ‘Queso de cabra y té con sal`. Proiektu honen helburu nagusia gure ingurune naturalarekiko ezagutza eta errespetua indartzea da.
Elgoibarko Baso Biziak, Karakate Bizirik-ek eta Morkaiko Mendizale Elkarteak bat egin dute elkarrekin, irudiaren bidez ingurumen-abusuak salatu eta sentsibilizatzeko. Proiektu honen helburu nagusia gure ingurune naturalarekiko ezagutza eta errespetua indartzea da.
Elgoibarko Udaleko Kultura Sailarekin eta Ongarri Zineklubarekin lankidetzan, natura eta ingurumenaren kontserbazioa ardatz dituzten film eta dokumentalen proiekzio batzuk egingo dira. Saioak Herriko Antzokian izango dira, 21:00etan hasita, egun hauetan:
- Urtarrilak 10: ‘QUESO DE CABRA Y TÉ CON SAL`. (Jatorrizko hizkuntza) VOS
- Otsailaren 7an: HONEYLAND
- Martxoak 13: GANADO O DESIERTO
Proiekzio bakoitzaren helburua da gaur egun aurre egin behar diegun ingurumen-erronkak argitzea eta gure ingurune naturala babesteak duen garrantziari buruzko kontzientzia handiagoa sustatzea.