‘Munduari itzulia 80 egunetan’ antzezlana eskainiko da Herriko Antzokian igande honetan, urriak 16

  • Antzezlana 16:30ean hasiko da, eta aurrez sarrera erosi beharko da.
  • Aire libreko zinemari erreparatuz, ‘Olga’ eta ‘La vida padre’ pelikulak eskainiko dira.

Glu Glu Produkzioak konpainiaren ‘Munduari itzulia 80 egunetan’ antzezlana eskainiko da Elgoibarko Herriko Antzokian igande honetan, urriak 16. Emanaldia 16:30ean hasiko da, eta ezinbestekoa izango da aurrez sarrera erostea: https://herrikoantzokia.eus/ webgunean zein Herriko Antzokiko leihatilan erosi ahalko dira.

Aurretik, astearte honetatik, urriaren 11tik, 20ra bitartean ‘Álvaro Espigaren koadroak’ erakusketa eskainiko da. Kultur Kafean egongo da ikusgai, egunero, 10:00etatik 22:00etara bitartean.

Hilaren 12an, asteazkenean, XXX. Julian San Juanen oroimenezko San Pedro igoera txirrindulari lasterketa egingo da. Irteera 12:00etan izango da, Kalegoen plazan. Lagun Taldeak antolatutako lasterketa da.

Ostiral honetan, hilaren 14an, ‘Fish tank’ bideo foruma eskainiko du Loredi Salegik. 19:00etan hasiko da bideo emanaldia Elgoibarko Lilan.

Larunbatari dagokionez, Sallobente elkartearen 50. urteurrena izango da. Bestalde, Elgoibarko artisau feria egingo da Maalako parkean. 10:00etan hasiko da.

Bestalde, urriaren 17tik 22ra bitartean jolasaren astea izango da Elgoibarren. Hilaren 17an kantu eta jolasen tailerra eskainiko da helduentzat Gaztelekuan, 17:00etan hasita. 20an, aldiz, ‘Nerabeak eta bideojokoak’ hitzaldia eskainiko da Aita Agirre kulturguneko areto nagusian, 18:00etan hasita. Ekimen honen antolatzaileak Udal Ludoteka, Atxutxiamaika eta Udal Gaztelekua dira.

Zinema

Aste honetan, bi pelikula eskainiko dira:

 

  • OLGA: asteazkena 12 (21:00).
  • LA VIDA PADRE: ostirala 14 (19:00), larunbata 15 (19:00 eta 22:15), igandea 16 (19:00) eta astelehena 17 (21:00).

Sarrera arrunta 6 €. Gazte-txartelarekin: 3 €. Astelehena ikuslearen eguna: sarrera 4 €. Ez dira bonuak zigilatuko. Haurrentzako emanaldia: Haurrak 3,5 € / Nagusiak 5 €.