Morkaikoren eguna Elgoibarren larunbat honetan, maiatzak 14

Morkaiko Mendizale Elkarteak bi mendi itzuli antolatu ditu; bat, luzea (40 kilometro), eta bestea, motza (12 kilometro).

Zinemari erreparatuz, ‘Coda: los sonidos del silencio’ pelikula egongo da ikusgai, eta Zinegoak film laburren emanaldian ‘Nuestros cuerpos son sus campos de batalla’ dokumentala eskainiko du.

Elgoibarko Morkaiko Mendizale Elkarteak Morkaikoren eguna ospatuko du larunbat honetan, maiatzaren 14an. Egun berezi hau dela eta, bi mendi itzuli egingo dira: bata 40 kilometrokoa, eta bestea 12 kilometrokoa. Ibilbidea Elgoibarren barrena izango da. Ibilbide luzeraren irteera ordua 6:00etan izango da, eta motzarena, aldiz, 9:00etan. Bietan irteera puntua Kalegoen plaza izango da. Helmugan ohiko dominen banaketa egingo da.

Larunbatean ere ‘La rueda de la vida’ emakumeentzako bizipen-tailerra eskainiko du Belen Capapek. Mugimendu, sormen, arte plastiko eta mindfulness-a jarriko da praktikan, dinamika desberdinen bidez. 10:00etatik 14:00etara bitartean izango da tailerra, Lilan. Gaztelaniaz eskainiko da.

Bestalde, asteazken honetan, hilaren 11n, ‘Oporretan irakurri’ argazki lehiaketaren sari banaketa egingo da Gotzon Garate Udal Liburutegian. Ekitaldia 18:00etan hasiko da. Eta sari banaketekin jarraituz, Elgoibarko V. Idazlan Lehiaketaren sariak ere banatuko dira. Kasu honetan, 18:00etan, Aita Agirre kulturgunean. Ekitaldi berean 2020an eta 2021ean saritutako lanen liburuxka aurkeztuko da.

Igandean, hilaren 15ean, XXVVII. Jose Gurrutxaga krosa egingo da Elgoibarreko kaleetan barrena. 10:30ean hasiko da lasterketa. Ostean, 12:30ean, Elgoibarko Udal Musika Bandak kontzertua eskainiko du Herriko Antzokian.

Datorren asteartean, maiatzaren 17an, Kike Amonarrizek ‘Euskaraldiaren barruetan arakatzen’ hitzaldia eskainiko du Aita Agirre kulturguneko areto nagusian. Hitzaldia 19:00etan hasiko da.

Zinema

Aste honetan, honako film hau egongo da ikusgai:

  • CODA: LOS SONIDOS DEL SILENCIO: ostirala 13 (19:00), larunbata 14 (19:00 eta 22:15), igandea 15 (19:00) eta astelehena 16 (21:00).

Zinegoak film laburren emanaldiari dagokionez, honako eduki hau eskainiko da Herriko Antzokian:

  • NUESTROS CUERPOS SON SUS CAMPOS DE BATALLA (dokumentala): asteazkena 11 (21:00).

Sarrera arrunta 6 €. Gazte-txartelarekin: 3 €. Astelehena ikuslearen eguna: sarrera 4 €. Ez dira bonuak zigilatuko. Haurrentzako emanaldia: Haurrak 3,5 € / Nagusiak 5 €.