- Aurten, igerilekuen denboraldia ekainaren 1ean hasi eta irailaren 29ra arte luzatuko da.
Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak herritarrei gogorarazi nahi die larunbat honetan, ekainak 1, irekiko direla igerilekuen instalazioak eta Mintxetako ur-parkea. Aurten, igerilekuen denboraldia aurreratzea eta irailaren 29ra arte luzatzea erabaki da, hau da, ohiko hiru hilabeteen ordez, lau hilabeteko iraupena izango du. Irekiera aurreratu horrek eta denboraldiaren luzapenak azpimarratzen dute Udalak konpromisoa hartu duela herritarrentzat irisgarriak diren jolas eta kirol-jarduerak sustatzeko.
Irekiera ordutegiak:
- Astelehenetik ostiralera: 11:00etatik 20:30etara.
- Larunbat, igande eta jaiegunetan: 10:00etatik 20:30etara.
- Abuztuan eta irailean, itxiera 20:00etara aurreratuko da.
Mintxetako igerilekuek jendetza izan dute aurreko urteetan, eta azpimarratzekoa da bisitarien gorakada: 2007an 15.000 erabiltzaile izan ziren, eta 2023an, berriz, 47.401.
Sarrera prezioak:
- 18 urtetik beherakoak: 4,00 €
- 18 urtetik gorakoak: 6,00 €
Denboraldiko abonuen prezioak:
- 18 urtetik beherako banakakoa: 72,25 €
- 18 urtetik gorako banakakoa: 81,25 €
- 60 urtetik gorako erretiratuak: 72,30 €
- 60 urtetik gorako erretiratuen senitartekoa: 120,00 €
- Ikasleak: 75,50 €
- Elgoibarko familia: 142,50 €
- Behar bereziak dituzten pertsonak: 68,00 €
- Elgoibarren bizi ez den banakakoa: 95,75 €
- Elgoibarren bizi ez den familia: 153,50 €
Elgoibarko Udalak herritar guztiak gonbidatzen ditu instalazioez gozatzera eta Mintxetako igerilekuen denboraldi zabaldua aprobetxatzera udako hilabeteetako ongizate eta aisialdirako.