- Euskaraldia ariketa soziala eta Euskararen Eguna igaro berri diren honetan, Elgoibarko Udalak eta Elgoibarko Izarra elkarteak elkarlanean antolatu dute Eskatu euskaraz Eskaini euskaraz ekimena, eta helburu nagusia da herritarrak eguneroko erosketetan euskara erabiltzera animatzea.
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak merkataritzan euskara sustatzeko kanpaina aurkeztu du. ”Eskatu euskaraz, eskaini euskaraz. Zuk aukeratzen duzu” kanpainaren helburua da tokiko merkataritzan euskararen erabilera sustatzea eta merkatari nahiz bezero euskaldunak aktibatzea.
Ekimen hau hainbat eragilerekin elkarlanean bideratu da eta EAEko udalerri askok bat egin dute proiektuarekin, tartean Elgoibarrek.
Euskaraldia ariketa soziala eta Euskararen Eguna igaro berri diren honetan, Elgoibarko Udalak eta Elgoibarko Izarra elkarteak elkarlanean antolatu dute Eskatu euskaraz Eskaini euskaraz ekimena, eta helburu nagusia da herritarrak eguneroko erosketetan euskara erabiltzera animatzea.
Parte hartzeko, establezimenduan euskaraz ulertzeko gai den lagun bat izatearekin nahikoa da, hau da, bezero euskaldunei gutxienez, euskaraz ulertuko dien lagun bat egotea. Iaz Elgoibarko 28 establezimenduk egin zuten bat kanpainarekin. Abenduaren 4an hasi eta abenduaren 31n amaituko da kanpaina.
Kanpainaren zabalkunderako hainbat euskarri jarriko dira parte hartzen duten establezimenduetan, herritarrek jakin dezaten establezimendu horietan erosketak euskaraz egin ditzaketela. Horregatik, bai Udalak, bai Elgoibarko Izarrak, herritarrak animatu nahi dituzte kanpaina honen mezuarekin bat egitera.