Martxoaren 15ean XX. Laburbira zikloa Elgoibarren 

  • Herriko Antzokian izango da, 21:00etan, eta sarrera doan izango da. 
  • Helburua euskarazko sortzaileen lana ezagutaraztea eta euskaraz ekoizten jarraitu dezaten aukera zabaltzea da.
  • Aurtengo edizioan zazpi film labur ikusgai izango dira.

 

XX. edizioa beteko du 2023an Euskatzaleen Topaguneak abian jarritako Laburbirak, helburu hauekin: batetik, euskarazko sortzaileen lana ezagutzera ematea, bestetik, herritarrei gurean eta euskaraz sortutako lanak ikusteko aukera ematea. 

 

LABURBIRA, urtero antolatzen den euskarazko film laburren zirkuitu ibiltaria da. Aurtengo ediziorako 7 lan hautatu dira herriz herri ikusi ahal daitezen. Aukeraketa prozesu hau lurraldetasuna, genero berdintasuna eta filmen maila kontutan hartuz egin da, ikusleei ahalik eta emanaldi aberasgarriena eskaini asmoz. 

Horretarako, martxoaren 6tik apirilaren 5era bitartean, aukeratutako film laburrek herriz-herri zeharkatuko dute Euskal Herriko eta kanpoko hainbat herri eta hiriburu. 

Elgoibarko Udalak Ongarri zine elkartearekin elkarlanean antolatutako Laburbira saioa izango da martxoaren 15ean, asteazkena, 21:00etan, Herriko Antzokian, eta sarrera doan izango da.

Laburbiraren aurtengo edizioari buruzko informazioa esteka honetan aurkitu dezakezue