“ESO NO ES SEXO. ¡Otra educación sexual es urgente!” liburuaren aurkezpena iragarri du Elgoibarko Udalak, bere autorearen, Marina Marroquíren eskutik, gizarte hezitzaile ospetsua eta genero indarkeriaren aurkako borrokan erreferentea. Ekitaldia datorren asteartean, martxoak 5, izango da, 18:00etan, I. Bereziartua Musika Eskolan.
Marina Marroquík “Eso no es Sexo” bakarrizketa eskainiko die goizean DBH2 eta 3ko ikasleei. Bertan, gazteen artean sexualitate kaltegarri eta bortitzaren normalizazio kezkagarriari helduko dio, sexu-heziketarik eza eta iturri kaltegarrien eragina direla eta. Tailerraren helburua nerabezaroan sexu-indarkeria prebenitzea eta detektatzea da, sexualitateari eta horren ondorioei buruzko benetako informazioa emanez.
Arratsaldeko saioan, “ESO NO ES SEXO. ¡Otra educación sexual es urgente!” liburua aurkeztuko da. Bertaratutakoei sustraitutako sinesmenak zalantzan jartzera bultzatuko zaie. Helburua da gorputz-irudiarekin lotutako konplexuak jorratu eta elkarrekiko errespetuan eta genero berdintasunean oinarritutako sexu-heziketa sustatzea. Ariketa praktikoen, hausnarketa partekatuen eta gertukoak dituzten adibideen bidez, idazleak erabateko premia duen aldaketa-hazia erein nahi du: sexualitate osasuntsu berri bat sustatzea, errespetuan oinarrituta dagoena eta benetan askea dena.