Pertsonalizatu adostasun-lehentasunak
Cookieak erabiltzen ditugu modu eraginkorrean nabigatzen eta funtzio jakin batzuk egiten laguntzeko. Jarraian, baimen kategoria bakoitzeko cookie bakoitzari buruzko informazio zehatza aurkituko duzu. Beharrezko cookieak nabigatzailean gordetzen dira, funtsezkoak baitira webgunearen oinarrizko funtzionaltasunak ahalbidetzeko.
Hirugarrenen cookieak ere erabiltzen ditugu, webgune hau nola erabiltzen duzun aztertzen laguntzen digutenak, zure lehentasunak gordetzen laguntzen digutenak eta eduki eta publizitate garrantzitsuak eskaintzen dizkigutenak. Cookie horiek zure nabigatzailean gordetzen dira soilik, zure baimenarekin. Cookie horiek guztiak aktibatzea edo desaktibatzea aukera dezakezu, baina cookie batzuk desaktibatzeak eragina izan dezake zure nabigazio-esperientzian.
Beti Aktibo
Las cookies necesarias son cruciales para las funciones básicas del sitio web y el sitio web no funcionará de la forma prevista sin ellas. Estas cookies no almacenan ningún dato de identificación personal.
Las cookies funcionales ayudan a realizar ciertas funcionalidades, como compartir el contenido del sitio web en plataformas de redes sociales, recopilar comentarios y otras características de terceros.
Las cookies analíticas se utilizan para comprender cómo interactúan los visitantes con el sitio web. Proporcionan información sobre métricas el número de visitantes, el porcentaje de rebote, la fuente de tráfico, etc. Las cookies de rendimiento se utilizan para comprender y analizar los índices de rendimiento clave del sitio web, lo que ayuda a proporcionar una mejor experiencia de usuario para los visitantes.
Estas cookies le permiten compartir contenido del sitio web con plataformas de medios sociales (por ejemplo, Facebook, Twitter, Instagram). No tenemos control sobre estas cookies ya que las mismas redes sociales las configuran.

Ez dago cookierik bistaratzeko.

Maite Peña foru diputatuak eta Ane Beitia alkateak Errezabal egoitzaren proiektua partekatu dute herriko eragileekin

  • Alkatea eta diputatua Jubilatuen Etxeko, Nagusilaneko, Bizitzen fundazioko, Elgoibar Lagunkoiako eta San Lazaro egoitzako ordezkariekin batu dira.
  • Martxoaren 7an amaituko da enpresek Errezabal egoitza eraikitzeko eta kudeatzeko lizitaziorako proposamenak aurkezteko epea. Aurrekontua 21 milioi euro baino gehiagokoa da.

Elgoibarko Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak urratsak ematen jarraitzen dute Errezabal egoitza berria, El Pilar ikastetxearen orube zaharrean kokatuko dena, ahalik eta lasterren errealitate izan dadin.

Maite Peña foru diputatuak eta Ane Beitia alkateak bilera egin dute Errezabal egoitzaren proiektuarekin zerikusia duten Gizarte Zerbitzuetako eragileekin. Bileran parte hartu dute Jubilatuen Etxeko ordezkariek, Nagusilanek, Bizitzen fundazioak, Elgoibar Lagunkoiak, San Lazaro egoitzak eta udal ordezkariek.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Gobernu Kontseiluak 2022ko abenduaren hasieran onartu zuen Elgoibarko El Pilar ikastetxeko lurzatian gizarte-zerbitzuetako ekipamendu bat eraikitzeko eta kudeatzeko lizitazioa. Ekipamendu horrek honako hauek izango lituzke: adinekoentzako egoitza bat, eguneko zentro bat (40 plaza) eta aparkaleku bat (140-150 plaza). Enpresek proposamenak aurkezteko epea martxoaren 7an amaituko da. Gunea eraikitzeko eta kudeatzeko lizitazioaren aurrekontua 21 milioi euro baino gehiagokoa da.

De acuerdo con los estudios previos, la nueva residencia tendrá una superficie aproximada de 10.500 metros cuadrados, y estará compuesta por pequeñas unidades convivenciales, de 12-18 personas, serán en su mayoría

Aldez aurreko azterlanen arabera, egoitza berriak 10.500 metro karratuko azalera izango du gutxi gorabehera, eta 12-18 pertsonako bizikidetza-unitate txikiz osatuta egongo da. Gela gehienak banakakoak izango dira, eta komunitateari irekita egongo da, inguratzen duten berdeguneekin, egonleku zabalekin, jantokiekin eta kafetegiarekin.

Ane Beitia alkateak azpimarratu du “apustua irmoa eta estrategikoa da Elgoibar, Debabarrena eta Gipuzkoarentzat. Instalazio modernoak, irisgarriak eta komunitateari lotuak izango dira. Azpiegitura berria zentro berritzailea izango da eta Elgoibarko eta eskualde osoko egungo eta etorkizuneko beharrei erantzuteko gai izango da. Urrats sendoa eta behin betikoa da Errezabal laster errealitate izan dadin. Elgoibartarrengan eragin zuzena izango du, herritarrei, hurbilen duten eremuan, zaintza-zerbitzu eta gizarte-arlo aurreratu eta kalitatezkoa eskainiz. Apustu estrategiko partekatua tokiko eta Gipuzkoako herritarren bizitza hobea, errazagoa eta seguruagoa izan dadin”.

Bestalde, Maite Peña foru diputatuak azpimarratu du azpiegitura berria zentro berritzailea dela, eta Elgoibarko egungo eta etorkizuneko beharrei erantzuteko gai dela, baita Debabarrena eskualde osokoei ere: “Proiektu anbiziotsua eta elkarlanekoa da adineko eta mendekotasuna duten pertsonak zaintzeko, hurbiltasunetik eta pertsonalizaziotik abiatuta”. Egoitza berria Elgoibarko tokiko zainketa-ekosistemaren ardatza izango da, eta, Peñak azaldu duenez, “eremu irisgarria eta ingurunera konektatua izango da. Gipuzkoak arreta eta zaintza eredu komunitarioago baterantz egiten du aurrera, eta pertsona bakoitzaren behar eta eskaeretan zentratzen da. Gipuzkoako eredu soziala bere egiteko modu batean oinarritzen da, hirugarren sektorearen lankidetzarekin eta esperientziarekin, eta zerbitzu eta politika sozialen sistema finkatu batean, eraldatzeko eta egokitzeko gaitasun handia dueña”. Era berean, Elgoibarko ekipamendu berria norabide horretan doala eta lurralde-mailan erreferentea izango dela azpimarratu du.