Maiatzaren 20an 38 postu batuko ditu Lekuederren Elgoibarko II. Zientzia Azokak

  • 11:00etatik 14:00etara izango da. Azoka honen helburu nagusia da Elgoibarko haurrek zientziaren eta teknologiaren arloan lantzen dituzten proiektuak herriari erakustea eta hezkuntza zientifikoan sakontzea.
  • Horrez gain, 8 bizipen zientifiko bizitzeko aukera izango da azokan: STEAM proiektuak, txikitxokoa, Aphero mini-ren ibilaldia smart city-n, Ozobot-en ibilaldia smart city-n, errealitate areagotua, steam ginkana, wereable-ak zirkuitu elektrikoak eta atmosferaren presioa aztertzen.
  • Diptikoa eta planoa (PDF)

Bizipen zientifikoak Elgoibarko herriari zabalduko dizkiete herriko haurrek datorren maiatzaren 20ko II. Zientzia Azokan. 11:00etatik 14:00etara izango da Lekuederren.

Guztira 38 postu egongo dira bertan, hala nola, Elgoibarko ikastetxeetako gazteen eta haurren proiektuekin, Bizilabe ekimenean parte hartzen duten haurren lanekin, Robotika ikastaroko ikasleen lanen postuak, stand profesionalak eta Lanbide heziketako ikastetxeen eta unibertsitateen postuak izango dira. 

Zientzia Azoka honen helburu nagusia da Elgoibarko umeek zientziaren eta teknologiaren arloan lantzen dituzten proiektuak herriari erakustea; baita ere, zientziarekin, teknologiarekin eta berrikuntzarekin lotutako balioak sustatzea eta gizartearen kultura zientifikoa handitzea. Horretarako, loturak sortu nahi ditugu hezkuntza-sistemaren, komunitate zientifikoaren, familien eta, oro har, gizartearen artean, zientziaren eta teknologiaren irudi errealistagoa emateko. Proiektu honen bidez, bizipen zientifikoak eskaini nahi dizkiegu Elgoibarko umeei eta gazteei, hezkuntza zientifikoan sakondu. 

 

8 bizipen zientifiko aukeran

Bizipen zientifiko ugari bizitzeko aukera izango da azokan: txikitxokoa, Aphero mini-ren ibilaldia smart city-n, Ozobot-en ibilaldia smart city-n, errealitate areagotua, steam ginkana, wereable-ak zirkuitu elektrikoak eta atmosferaren presioa aztertzen.

Edozein tailer zientifikotan parte hartzeko aldez aurretik izena eman behar da azokan dagoen informazio-gunean, 10:30etik 12:45era.

TXIKITXOKOA: Hainbat gune egongo dira: uraren grabitatea, magnetismoa, haizearen tunela, pendulua, joku heuristikoa eta esperimentazio mahaiak.

  • Ikasturteak: HH2-HH5
  • Ordutegia. Hiru saio egingo dira: 11:00-11:30 / 11:30-12:00 / 12:00-12:30 / 12:30-13:00 / 13:00-13:30 / 13:30-14:00
  • Saio bakoitzeko partaideak: 15

APHERO MINI-REN IBILALDIA SMART CITY-N: Sphero mini koloretako robot / esfera bat da, eta programatu egin daiteke. Planteatzen dugun erronka da robota hiriko puntu batetik bestera automatikoki joatea. Kaleen eta hiriaren mugak ezarriko ditugu  mota desberdinetako Lego piezekin.

  • Ikasturteak: HH5
  • Ordutegia. Sei saio egongo dira: 11:00-11:30 / 11:30-12:00 / 12:00-12:30 / 12:30-13:00 / 13:00-13:30 / 13:30-14:00
  • Saio bakoitzeko partaideak: 8

OZOBOT-EN IBILALDIA SMART CITY-N: Ozobot sentsore desberdin ugari dituen robota da. Haren mugimenduak oso zehatzak dira. Robota hiri osoa modu autonomoan zeharkatzeko gai izateko moduan programatu behar dugu.

  • Ikasturteak: LH1 eta LH2
  • Ordutegia: Sei saio egongo dira: 11:00-11:30 / 11:30-12:00 / 12:00-12:30 / 12:30-13:00 / 13:00-13:30 / 13:30-14:00
  • Saio bakoitzeko partaideak: 8

ERREALITATE AREAGOTUA: Itsas ingurunea birsortuko dugu, non ontziak haizearekin mugituko baitira, eta txalupak arraunekin. Hegaztiek, bestalde, bizitasuna emango dute, eta klima aldakorraren arabera mugituko dira.

  • Ikasturteak: LH3 eta LH4
  • Ordutegia: Sei saio egongo dira: 11:00-11:30 / 11:30-12:00 / 12:00-12:30 / 12:30-13:00 / 13:00-13:30 / 13:30-14:00
  • Saio bakoitzeko partaideak: 8

STEAM GINKANA: Prest zaude dibertsioz, aurkikuntzaz eta erronka zientifiko-teknologikoz betetako abentura batean murgiltzeko? Ginkana hau jarduera ezin hobea da zure adimena, logika eta trebetasun zientifiko-teknologikoak probatzeko.

  • Ikasturtea: LH4-DBH1.
  • Ordutegia: Hiru saio egongo dira: 11:00-12.00 / 12.00-13.00 / 13:00-14.00
  • Saio bakoitzeko partaideak: 20

WEREABLE-AK – ZIRKUITU ELEKTRIKOAK: Zirkuitu elektrikoei buruz ikasi ahal izango duzu modu dibertigarri eta praktikoan, eta gehien gustatzen zaizun diseinutik abiatuta, argidun pin apaingarriak sortuko dituzu. Eta hori ez da guztia! Plastilina eroalearekin ere zirkuitu elektrikoak sortuko dituzu.

  • Ikasturtea: LH 4-DBH 1.
  • Ordutegia: Sei saio egongo dira: 11:00-11:30 / 11:30-12:00 / 12:00-12:30 / 12:30-13:00 / 13:00-13:30 / 13:30-14:00
  • Saio bakoitzeko partaideak: 8

ATMOSFERAREN PRESIOA AZTERTZEN: Jakin nahi al duzu zein den atmosferaren indarraren misterioa eta nola eragiten dion gure munduari? Ez galdu presio atmosferikoari eta haren propietateei buruz egingo dugun erakustaldi zirraragarria! STEAM hezitzailearen eskutik eta huts-ponpa baten laguntzarekin, hainbat fenomeno harrigarri aztertuko ditugu.

  • Ikasturtea: LH4-DBH1.
  • Ordutegia: Sei saio egongo dira: 11:00-11:30 / 11:30-12:00 / 12:00-12:30 / 12:30-13:00 / 13:00-13:30 / 13:30-14:00
  • Saio bakoitzeko partaideak: 25

 

5 postu mota

  • Gazteen eta umeen proiektuak (ikastetxeetan landu dituztenak): Gazteak eta umeak dira azoka honen protagonistak, haiek egindako proiektuak eta lanak eskoletan erakutsiko baitira. Ikastetxeek rol aktiboa dute zientzia-azokan, haien ikasleen proiektuak aurkeztuz.
  • Bizilaben parte hartzen duten umeak: Bizilaben egindako proiektuak eta lanak erakutsiko dituzte.
  • Robotikan parte hartzen duten umeak: Robotikako tailerretan ikasitakoa erakutsiko dute.
  • Stand profesionalak (enpresak): Joko baten bitartez enpresa bakoitzean zer lantzen den erakutsiko dute.
  • Lanbide Heziketako ikastetxeak eta Unibertsitatea: Haiek ekarpen paregabea egiten diote azokari, erakunde horietako profesionalak haurren erreferente bihurtuz eta ikastetxearen proiektuak zientzia-azokan zabalduz.

Parte-hartzaileak:

  • ELGOIBAR BHI
  • ELGOIBAR IKASTOLA
  • ELGOIBARKO HERRI ESKOLA
  • IMH Campus
  • MEKA Lanbide Eskola
  • BIZILABE ELGOIBAR
  • ROBOTIKA Dibertigarria
  • DANOBAT GROUP
  • BERKOA S.COOP