- 9:00etatik 14:00etara, baserriko eta Artalde Artisau Taldeko produktuak salduko dira Kalebarren plazan. 11:00etatik aurrera, Elgoibar CDk pintxoak salduko ditu; 12:00etatik 14:00etara, umeentzako tailerrak egongo dira eta eguerditik aurrera, ganadu erakusketa egingo da.
Elgoibarko Udalak asteko jardueren agenda eman du ezagutara. Hona hemen hurrengo egunetako agenda:
Irailak 28, osteguna
Ikerketa lanaren aurkezpena: “Hizkuntza Aniztasuna Elgoibarren: Jatorri Atzerritarrak eta Euskara” 18:30ean Aita Agirre kulturguneko areto nagusian. Antolatzailea: Euskara Saila.
Irailak 30, larunbata
Hilabete Amaierako Nekazaritza eta Abeltzaintza Azoka: 9:00etatik 14:00etara, baserriko eta Artalde Artisau Taldeko produktuak salduko dira Kalebarren plazan. 11:00etatik aurrera, Elgoibar CDk bertako baserri eta harategietako produktuekin egindako pintxoak salduko ditu Kalebarren plazan. 12:00etatik 14:00etara, haurrentzako tailerrak izango dira Kalebarren plazan, garaiko produktuak eta landa-kultura ezagutzeko. Eguerditik aurrera, ganadu erakusketa egingo da Kalebarren plazan.
Urriaren 3tik aurrera
Ikastaro hau astearte eta ostegunetan izango da 15:00etatik 17: 0etara eta 18:00etatik 20:00etara. Izen-emateak zabalik daude eta 615764337 telefonoaren bidez egin daitezke. Antolatzailea: ESKUZ.
Zinea
- Irailak 28 eta 29: “Tori eta Lokita”
- Irailaren 30ean eta urriaren 1ean eta 2an: ‘Matria’
Udalak ekintza hauetan parte hartzera eta aste honetan Elgoibarrek eskaintzen duen guztiaz gozatzera animatzen ditu herritarrak. Informazio guztia elgoibartarren eskura dago www.elgoibar.eus udal webguneko agenda atalean.