Kirol Klubek abenduaren 12ra bitarte dute epea 2022ko Kirol Federatuaren Urteko Sarira hautagaitzak aurkezteko 

  • Emailez aurkeztu behar da hautagaitza ramon@elgoibar.eus helbidean. 
  • Datorren abenduaren 20an ospatuko da 2022ko Elgoibarko Kirol Federatuaren Urteko Sarien ekitaldia 19:30ean Musika Eskolako auditorioan.

Datorren abenduaren 20an ospatuko da 2022ko Elgoibarko Kirol Federatuaren Urteko Sarien ekitaldia 19:30ean Musika Eskolako auditorioan. Aurrez, abenduaren 12rako, aurkeztu behar dituzte kirol klubek beren hautagaitzak.

Emailez aurkeztu behar da hautagaitza ramon@elgoibar.eus helbidean. Zehaztu behar da bertan sarituaren izena, abizenak eta saria ematearen arrazoia. Irizpideak honakoak dira: 

  • Pertsona bakarra proposatu behar da. 
  • Aurreko edizioren batean saria jaso duenak ezingo du bigarren aldiz saria jaso. 
  • Kirolaria, kirolari ohia, entrenatzailea, zuzendaria, laguntzailea, sponsorra, edo klubaren ibilbidean zerikusia izan duen edozein pertsona proposatu daiteke. 
  • Emakumeen presentzia bermatu behar da. 

 

Iaz bezala, hogei sari banatuko dira: klub bakoitzak bere saritua izango du, -guztira 18 dira-, eta horiez gainera, beste bi sari ere emango ditu Udal Kirol Patronatuak.