‘Inun’ hitzaldi musikatua eskainiko da Kultur Etxeko sotoan ostiral honetan, azaroak 4

  • Hitzaldia 19:00etan  hasiko da, eta sarrera doakoa izango da.
  • Zinemari erreparatuz, ‘En los márgenes’ eta ‘Izurde mutikoa’ pelikulak eskainiko dira.

Elgoibarko Euskaraldia Taldeak ‘Inun’ hitzaldi musikatua antolatu du ostiral honetarako, azaroak 4. Emanaldia 19:00etan hasiko da Elgoibarko Kultur Etxeko sotoan, eta sarrera guztiz doakoa izango da. Ordu bererako Los abrazos rotos’ bideo foruma antolatu da Lilan.

Ostiraletik aurrera, gainera, erosketa bonuak martxan jarriko dira Elgoibarren. Parte hartzen duten dendetan egindako gastuaren % 25eko hobaria emango da, eta horretarako gutxienez 5 euroko erosketa egin behar da, eta gehienez 60 euro.

Bestalde, larunbatean eta igandean, hilaren 5ean eta 6an, ‘Iraulta batasuna da’ tailerra eskainiko du Belén Capapék. Larunbatean egun osoan zehar eta igandean eguerdira arte eskainiko da, Lilan. Gazteleraz izango da, eta izen ematea https://labur.eus/REVOLUTION helbidean egin beharko da.

Zinema

Aste honetan, bi pelikula eskainiko dira:

 

  • EN LOS MÁRGENES: larunbata 5 (19:00 eta 22:15), igandea 6 (19:00) eta astelehena 7 (21:00).
  • IZURDE MUTIKOA: igandea 6 (16:30).

Sarrera arrunta 6 €. Gazte-txartelarekin: 3 €. Astelehena ikuslearen eguna: sarrera 4 €. Ez dira bonuak zigilatuko. Haurrentzako emanaldia: Haurrak 3,5 € / Nagusiak 5 €.