- Beren ohiko gunetik atera eta IMH Campus bisitatu zuten, ikerketaren munduko egunerokoak bertatik bertara ikusteko. 2022-2023 ikasturte honetan 50 haur inguruk parte hartzen dute Bizilaben.
Joan den ostegunean, urtarrilak 19, Elgoibarko gazteek IMH Campus bisitatu zuten. Beren ohiko gunetik atera eta IMH Campus bisitatu zuten teknologia eta ikerketaren munduko egunerokoak bertatik bertara ikusteko.
Azaldu duten bezala, neska-mutilek primeran pasatu zuten begiralearekin eta tokiko arduradunekin.
Udalak eta Elhuyarrek sustatzen duten Bizilabe Elgoibar proiektuak batzen ditu ikastetxeak, tokiko eragileak, ikerketa-zentroak eta/edo tokiko enpresak, herriko gazteen artean zientzia eta teknologiarekiko, ekintzailetzarekiko eta sormenarekiko interesa eta motibazioa sustatzeko. 2022-2023 ikasturte honetan 50 haur inguru parte hartzen ari dira.