- Bertso-eskolarako izen-ematea irailaren 22a arte egin ahal izango da eta Udalaren Euskara Sailean egin behar da, 943 744 366 telefono zenbakian edo euskara@elgoibar.eus helbidean.
Elgoibarko Udalak ahozko komunikazioa bertsoaren bidez lantzeko egitasmoa jarri zuen abian 2004an Gipuzkoako Bertsozale elkartearekin, Ikastolarekin eta Herri Eskolarekin lankidetzan. Ekintza honen osagarri, 2020an, Bertso-eskola jarri zuen abian Udalak, eta ikasturte honetan ere, bertso-eskolari jarraipena eman nahi dio.
Parte hartuko dutenen adin tartea LH4tik DBHra artekoa izango da, biak barne. Ikasle taldeak osatuz gero, saioak astelehenetan egingo dira irailaren 25etik aurrera, Aita Agirre kulturguneko Areto nagusian, arratsaldeko 17:00etan edo 18:15ean hasi eta ordubetez.
Irakasle lanetan Eneko Beretxinaga soraluzetarra arituko da. Bertsoarekin duen harremana transmisioarekin lotuta egon da bereziki, bertso-eskoletan, aisialdian eta hezkuntza arautuan. Besteak beste, Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko batzordekide ere bada, eta hezkuntza arautuko irakasle.
Bertso-eskolarako izen-ematea irailaren 22a arte egin ahal izango da eta Udalaren Euskara Sailean egin behar da, 943 744 366 telefono zenbakian edo euskara@elgoibar.eus helbidean.
Ordaindu beharreko kuota: Elgoibarko Udalak bertsoetarako zaletasuna sustatu nahi du haur eta gazteen artean, horregatik, saio hauen prezioa sinbolikoa da, 40 euroko kuota bakarra ikasturte osorako.