Elgoibarko Udalak jakinarazi du, Maalako biribilgunearen eta N634 errepideko autobus-geltokiaren artean, ibaiari paraleloan doan oinezkoentzako bidea aldi baterako itxiko dela irailaren 18tik aurrera. Neurri hori King Kongeko zubia berritzeko obren hasieran dela eta hartu da.
Aldi baterako ixtea beharrezkoa da zubia birmoldatzeko lehen fasearen lanetan oinezkoen eta langileen segurtasuna bermatzeko. Oinezkoentzako bidearen irekiera data aurrerago jakinaraziko du Udalak.
Barkatu itxiera honek sor ditzakeen eragozpenak.