Hurbiltasun Bulegoa zabaldu da Eusko Jaurlaritzak SIGMAren bizitegi-eraikinak birgaitzeko ematen dituen dirulaguntzen berri emateko

  • Bulegoa SIGMAko eskoletan dago kokatua. Ez da beharrezkoa aldez aurretik hitzordua hartzea.

Herritarren eskura dago jada Hurbiltasun Bulegoa, Eusko Jaurlaritzak SIGMA auzoko bizitegi-eraikinak birgaitzeko ematen dituen dirulaguntzen programan interesa dutenei laguntzeko.

Bulegoa SIGMAren eskoletan dago kokatua eta ez da beharrezkoa aldez aurretik hitzordua hartzea.

Bulegoak DEBEGESA tokiko garapen-agentziako langileak ditu, eta ordutegia honakoa da:

  • Asteartea: 12:30/17:00
  • Osteguna: 12:30/17:00

 

Bulegoa irekita egongo da dirulaguntzaren programa amaitu arte, hau da, 2025 urtea amaitu arte. Helburua da dirulaguntzaren prozesu osoan laguntzea, eskatutako dokumentazioa prestatzen denetik, eskabidea aurkeztu eta dirulaguntzaren justifikazioa aurkezten den arte.

Edozein zalantza izanez gero, bulegoko harremanetarako telefonoa 675 873 853 da edo posta elektronikoz olasogainbulegoa@debegesa.eus helbidera idatziz.