Hilabete bukaerako nekazaritza eta abeltzaintza azoka egingo da larunbatean 

  • Baserriko produktuen salmenta, eskuz egindako artisau produktuak, haurrentzako tailerrak eta ohiko ganadu erakusketa jasoko ditu apirileko azokak. 
  • Horrekin batera, ‘20.000 especies de abejas’ filma eskainiko da asteburuan Herriko Antzokian. Estibaliz Urresola zuzendari euskaldunaren film honek, sari ugari jaso ditu jada estatu zein mundu mailan ere. 

Joan da ziztu bizian urteko laugarren hilabetea ere eta apirileko kultur programari amaiera emateko, asteburu honetan, hain zuzen larunbatean, apirilak 29, hilabete bukaerako nekazaritza eta abeltzaintza azoka ospatuko da.

Hori horrela, 9:00etatik hasita eguerdiko 14:00etara baserriko produktuen salmenta egongo da Kalebarren plazan eta horrekin batera, ARTALDE, Elgoibarko artisauen elkarteak eskuz egindako produktuak salduko dituzte aipatu plazan. 12:00etatik 14:00etara, umeentzako tailerra egingo da Kalebarren plazan, herriko txikienek garaiko produktuak, bertako animaliak edota baserrietako kultura ezagutu dezaten. Azokari amaiera emateko, eguerditik arratsaldera bitartean ganadu erakusketa egongo da Kalebarren plazan. 

Horrez gain, maiatzaren 4ean, hilabete horretako kultur programazioa zabaltzeko, Musika Eskolako koruaren kontzertua eskainiko da Herriko Antzokian, arratsaldeko 19:00etan. 

 

Zinea

Ohiko zine eskaintzari erreparatuz, asteburuan ‘20.000 especies de abejas’ filma eskainiko da Herriko Antzokian. Estibaliz Urresola zuzendari euskaldunaren film honek, sari ugari jaso ditu jada estatu zein mundu mailan ere eta 8 urte dituen Coco mutikoaren historia kontatzen du. 

Cocok ez du bere burua bere izenarekin lotzen eta ez daki zergatik. Aldi berean, bere ama krisialdi sentimental eta profesional batean murgilduta dagoen emakumea da, eta biak amaren eta izebaren etxera joaten dira, uda pasatzera. Bertan, erleekin eta ezti-ekoizpenarekin hertsiki lotuta egongo dira eta opor horiek beren bizitza aldatuko dute betirako. 

Filma apirilaren 28an, 29an, 30ean eta maiatzaren 1ean ere eskainiko da. 

Horrez gain, ondorengoa da Herri Antzokiko aste honetarako film eskaintza: 

  • El chico leon (+7): apirilak 30
  • Ongarri zine-kluba: Aftersun: maiatzak 3

Sarrerak: normala 6 €. Gazte-txartela: 3 €. Ikuslearen eguna: 4 € sarrera. Bonuak ez dira zigilatuko. Haurrentzako saioa: Haurrak 3 €/ Nagusiak 5 €.

 

KZ Guneko doako ikastaroak

Maiatzaren 2tik 10era bitartean, Elgoibarko KZ Gunean ‘Smartphoneak eta tabletak. Ikasi zure android gailua erabiltzen’ ikastaroa eskainiko da, 09:00etatik 11:00etara. Informazio gehiagorako, aurrez aurre (ezinbestekoa da aldez aurretik hitzordua hartzea 943023640 telefonoaren bidez), 943023640 telefonoaren bidez edo webgunean (www.kzgunea.eus).