Pertsonalizatu adostasun-lehentasunak
Cookieak erabiltzen ditugu modu eraginkorrean nabigatzen eta funtzio jakin batzuk egiten laguntzeko. Jarraian, baimen kategoria bakoitzeko cookie bakoitzari buruzko informazio zehatza aurkituko duzu. Beharrezko cookieak nabigatzailean gordetzen dira, funtsezkoak baitira webgunearen oinarrizko funtzionaltasunak ahalbidetzeko.
Hirugarrenen cookieak ere erabiltzen ditugu, webgune hau nola erabiltzen duzun aztertzen laguntzen digutenak, zure lehentasunak gordetzen laguntzen digutenak eta eduki eta publizitate garrantzitsuak eskaintzen dizkigutenak. Cookie horiek zure nabigatzailean gordetzen dira soilik, zure baimenarekin. Cookie horiek guztiak aktibatzea edo desaktibatzea aukera dezakezu, baina cookie batzuk desaktibatzeak eragina izan dezake zure nabigazio-esperientzian.
Beti Aktibo
Las cookies necesarias son cruciales para las funciones básicas del sitio web y el sitio web no funcionará de la forma prevista sin ellas. Estas cookies no almacenan ningún dato de identificación personal.
Las cookies funcionales ayudan a realizar ciertas funcionalidades, como compartir el contenido del sitio web en plataformas de redes sociales, recopilar comentarios y otras características de terceros.
Las cookies analíticas se utilizan para comprender cómo interactúan los visitantes con el sitio web. Proporcionan información sobre métricas el número de visitantes, el porcentaje de rebote, la fuente de tráfico, etc. Las cookies de rendimiento se utilizan para comprender y analizar los índices de rendimiento clave del sitio web, lo que ayuda a proporcionar una mejor experiencia de usuario para los visitantes.
Estas cookies le permiten compartir contenido del sitio web con plataformas de medios sociales (por ejemplo, Facebook, Twitter, Instagram). No tenemos control sobre estas cookies ya que las mismas redes sociales las configuran.

Ez dago cookierik bistaratzeko.

Herriko Antzokiak eta Aita Agirre kulturguneak 2025eko lehen seihilekoko arte eszenikoen programazioa aurkeztu dute

  • Herriko Antzokian hamazazpi ekitaldi izango dira ikuskizun eta kontzertuen artean, eta Aita Agirren bi ikuskizun.

Elgoibarko Udalak 2025eko lehen seihilekorako kultur programazioa ezagutzera eman du, herrian kalitatezko kultura eta aisialdia sustatzeko konpromisoa berretsiz. Seihileko honetan, Herriko Antzokiak hamazazpi ekitaldi baino gehiago eskainiko ditu, antzerkia, kontzertuak, zinema eta dantza barne. Bestalde, Aita Agirre Kulturguneak doako bi ikuskizun hartuko ditu.

Herriko Antzokiko ikuskizunetarako sarrerak eskuragarri daude www.herrikoantzokia.eus webgunean, txarteldegian larunbatetan 18: 15etik 20: 45era eta ekitaldiaren egunean, tokirik geratzen bada.

Programazio zabala Herriko Antzokian:

  • Urtarrilak 17, 19:00: Miñan (Artedrama). Ibrahima Balde eta Amets Arzallusen liburuan oinarritutako emigrazioari buruzko kronika.
  • Urtarrilak 24, 17:00 eta 19:00: Goazen 11 (Pausoka). Gazteentzako musikala. Sarrerak salgai urtarrilaren 4tik aurrera.
  • Otsailak 7, 19:00: Solo hasta mañana (Erre Produkzioak). Harreman irekiei buruzko hausnarketa komikoa.
  • Otsailak 14, 17:00 eta 19:00: Ostirala iritsi da! (Katxiporreta). Haurrentzako euskarazko ikuskizuna.
  • Martxoak 9, 16:30: Eneko eta Ixabel. Bertako elikagaien bila (Eidabe). Antzerki familiarra.
  • Martxoak 14, 19:00: Amak (Txalo Produkzioak). Amatasunari buruzko komedia.
  • Apirilak 11, 19:00: Artea (Txalo Produkzioak). Hiru laguni eta koadro polemiko bati buruzko komedia.

Gainera, Herriko Antzokiak I. Bereziartua Musika Eskolako jaialdi eta kontzertuak, dantza Biraka Dantza Taldearekin, zine komertzialeko emanaldiak, Ongarri zinea eta LaburBirako film laburrak eskainiko ditu, besteak beste.

Programazioa Aita Agirre Kulturgunean:

  • Urtarrilak 26, 12:30: Eukalyptus (Jon Ander Urresti). Gure inguruneko inpaktuari buruzko hausnarketa.

Martxoak 9, 12:30: La maja y la mona (o viceversa). Aktoreen arteko liskar barregarria.

Aurtengo berrikuntza gisa, txartelarekin ordaintzeko zerbitzua ezarriko da, bertaratutakoek erosoago izan dezaten. Gainera, 3 euroko sarrera murriztua handitu da 65 urtetik gorakoentzat, eta eskaintza eskuragarriagoa izango dute. Bestalde, publikoaren fideltasuna saritzeko bonuak eskainiko dira: bosgarren ikuskizuna edo filma doakoa izango da, eta gazteentzako eta adinekoentzako deskontu bereziak mantenduko dira, herritarrek kultur ekitaldietan gehiago parte har dezaten sustatuz.

Ekitaldien, tarifen eta ordutegien inguruko informazio xehatua “Elgoibar// Kultura// 25” aldizkarian.

Udalak herritar guztiak animatzen ditu kultur eskaintza zabal honetan parte hartzera, gizarte ehuna bizirik mantentzeko eta tokiko garapen ekonomikoa bultzatzeko diseinatua.