- Komunitatearekin elkarlana, alderdi emozionala eta Hezkuntza kurrikulumeko ikaskuntzak garatzea du helburu ekimenak.
Elgoibarko Herri Eskolak eguneroko jardunean erabili ohi duen proiektu bidezko ikasketa metodoan pausu bat haratago eman asmotan, Ikaskuntza Zerbitzua metodologiak eskatzen duen kontestualizazioa, komunitatearekin elkarlana, alderdi emozionala eta Hezkuntza kurrikulumeko ikaskuntzak garatu nahian, LH 4ko ikasleek adinekoek gustuko izan ditzaketen bidaien inguruan ikerketarekin hasi eta Elgoibarko Biltokiko Erabilera Anitzetako Gelan antolatu duten “bidaia ferian” aurkeztu dizkiete bertaratu diren adinekoei ebaluaketa honetan landu dituzten proiektuak. Proiektuak Udaleko Gizarte Ongizate Sailaren babesa du.