- Mural bat jarriko da urriaren 27tik azaroaren 6ra Aita Agirre kulturguneko sarreran, eta, bertan, herritarrek beren bizitzei buruz hausnartzeko aukera izango dute.
- Death Kafea, heriotzari buruzko eztabaida-foroa, urriaren 27an, osteguna, 18:30ean Kultur Etxeko hitzaldi gelan. Izena eman behar da aurrez.
Urriaren 29tik azaroaren 2ra bitartean, www.dandovidaalamuerte.org plataformaren baitan dauden espainiar estatuko hainbat elkartek – Elgoibarren Almaur elkarteak– “Heriotzari bizia ematen” jaialdia antolatu dute, eta Elgoibarren ere izango da parte hartzeko aukera “Hil aurretik nahi dut…” ekimenaren bidez.
Bi ekintza antolatu dira:
- Mural bat jarriko da urriaren 27tik azaroaren 6ra Aita Agirre kulturguneko sarreran, eta, bertan, herritarrek beren bizitzei buruz hausnartzeko aukera izango dute, eta beren asmo pertsonalak jendaurrean partekatzekoa.
- Death Kafea: urriaren 27an, osteguna, 18:30ean Kultur Etxeko hitzaldi gelan. Izen-ematea: https://labur.eus/deathkafea (plaza mugatuak / plazas limitadas). Death Cafe heriotzari buruzko eztabaida-foroa da, gidoi itxirik eta helburu zehatzik gabe. Helburua heriotzaren kontzientzia soziala sustatzea da, hainbat ikuspuntutatik, bizitza baloratzeko eta heriotzarekin zerikusia duen guztiaz hitz egiteak dakarren tabua apurtzeko. Death Cafe-n heriotzaz libreki hitz egin nahi da kafe bat eta bizkotxo bat hartu bitartean. Ez da dolurako laguntza bat, ezta esperientzia pertsonalei laguntzeko leku bat ere.
Elgoibarko Udalak, Euskadi-Elgoibar Lagunkoiak eta Almaur elkarteak bultzatzen dute ekimena.