- Bigarren ikasturte honetan pasa den urteko joera positiboa izaten jarraitu nahi da, eta orain arte bertaratu ez direnek ateak zabalik izango dituzte edozein ekintzetarako.
Indarrez eta ekintzaz beterik hasiko du ikasturte berria Lilak, Elgoibarko Emakumeen Etxeak. Duela urte bat inauguratu zen, eta bigarren urte honetan ere pasa den urteko joera positiboa jarraitu nahi dute.
Elgoibartarrek honako ekintza hauetaz disfrutatzeko aukera izango dute Lilan urtea amaitu aurretik: hitzaldiak eta hausnarketa taldeak, zine forumak eta dokumentalak, ikastaroak eta tailerrak, ikuskizunak, erakusketak eta aholkularitza zerbitzua.
Lilak emakumeentzako gune bat baino gehiago izatea lortu du bertako ekintza guztietan parte hartu duten emakumeei esker. Txoko hau topaketarako, hausnarketarako eta berdintasunaren eta emakumeen eskubideen alde lan egiteko gune izatea lortu da parte hartzaileen jarrera eraikitzailearekin.
Orain arte bertaratu ez direnek, horretarako aukera izango dute datozen hilabetetan. Elkarte zein .orbanako moduan parte hartzeko aukera dago, Lila Emakumeen Etxea guztien etxea baita.