- Kanpaina honen helburu nagusia haurrei mugikorra erabiltzeko beharra murriztea da. Horrela, haurrek espazio publikoa berreskuratzea eta erabiltzea lortzen dugu; kaleak eta auzoak ezagutzea eta seguru sentitzea.
Amatau Mobila taldeak, Elgoibarko Udalarekin elkarlanean, “Guria erabilli zeinke” kanpaina jarri du abian, 8 eta 16 urteko haur eta nerabeei zuzenduta. Kanpaina hau aurrera eramateko, Elgoibarko denden laguntza behar dugu.
Kanpaina honen helburu nagusia haurrei mugikorra erabiltzeko beharra murriztea da. Horrela, haurrek espazio publikoa berreskuratzea eta erabiltzea lortzen dugu; kaleak eta auzoak ezagutzea eta seguru sentitzea. Gainera, helduentzako erreferentzia gehiago izateaz gain, sare soziala pixka bat gehiago indartzea lortu behar da.
Kanpaina honetan, parte hartzen duten dendek behar izanez gero haurraren edo nerabearen esku telefonoa jarriko dute eta hartara haur zein nerabeak ez du erloju mobila zein mugikorra bera gainean zertan eraman beharko. Horretarako, dendek identifikazio-eranskailu bat izango dute.
Ekimen honetan parte hartzeko, Elgoibarko establezimendu guztiak urriaren 7a baino lehen erregistratzera gonbidatzen dira https://labur.eus/gureaerabildezakezu helbidean. Hala ere, kanpaina zabalik egongo da urte osoan zehar.
Kanpainari buruzko xehetasun gehiago geroago emango zaizkie establezimendu parte-hartzaileei.
“Amatau mobila” Gipuzkoa mailan martxan den “Altxa burua” ekimenaren baitan Elgoibarko guraso talde batek sortu du, haur eta nerabeek mugikorra eta pantailez egiten duten erabilerak kezkatuta.
Udaleko Ongizate sailak eta Gazteria eta Hezkuntza sailak ere kezka bera dute eta ekimena lagundu nahi dute herri mailan haur eta nerabeek mugikorra ahalik eta beranduen izateko estrategia bat osatzeko.
Urtebete darama taldeak martxan eta dagoeneko Telmo Lazkanoren eskutik guraso formakuntzak eta haur eta nerabeekin lan egiten duten hezitzaileen formakuntzak, hala nola ikastetxeetako digitalizazio protokoloak lantzeko tutoretza saioak antolatu dira elkarlanean, dekalogo bat diseinatzeaz gain.
“Amatau mobila” eta udalaren arteko lankidetza honek oraingoan “Guria erabilli zeinke” kanpaina jarriko da martxan, baina gabonetara begira ere beste kanpaina bat egiteko asmoa agertu du.