‘Gu Herriko STEM Emakumeak’ ekimenak abian jarri ditu ‘011 erakusleihoak’ eta ‘Elgoibarko 8 emakume STEMen kaleko erakusketa’

  • Elgoibarko 8 emakume STEMen kaleko erakusketa egun osoan egongo da zabalik Lekueder parkean martxoaren 1etik 19ra.
  • Martxoaren 1etik 19ra Elgoibarko 17 saltokik emakume ikertzaile baten omenez apainduko dute beren erakusleihoa. Aurten, ginkana batean parte hartzeko aukera ere izango da.

Elgoibarrek ‘Gu Herriko STEM Emakumeak’ proiektua indartu du. Indarrak batu nahi izan dira otsailaren 11n, Emakume eta Neska Zientifikoaren Nazioarteko Eguna delako, eta martxoan, emakumeentzat oso hilabete garrantzitsua delako. Horretarako, bi jarduera sortu dira aipatutako proiektuaren barruan: ‘011 erakusleihoak’ eta ‘Elgoibarko 8 emakume STEMen kaleko erakusketa’.

erakusketaren aurkezpena

Ane Beitia alkateak nabarmendu duenez, “proiektua gero eta zabalagoa da, eta STEAM eremuan herriko haurrekin lan egiteaz gain, erreferenteak ere sortzen ditugu kolektibo horrentzat. Horregatik, proiektu zabal honetan gure kolaboratzaile nagusiak STEM emakume profesionalak dira, Elgoibarren lan egiten dutenak edo herrikoak direnak. Hori dela eta, Udalak “Gu Herriko STEM EMakumeak” izeneko marka berri bat sortu du, eta esparru horren barruan hainbat ekintza egingo dira STEAM prestakuntza sustatzeko, besteak beste, beteranoena, Bizilabe, edo 011 erakusleihoak ekimenaren 3. edizioa.

 

Elgoibarko 8 emakume STEMen kaleko erakusketa

 

 

Elgoibarko 8 emakume STEMen kaleko erakusketa egun osoan egongo da zabalik Lekueder parkean martxoaren 1etik 19ra.

Elgoibarko Udalak, Barren Aldizkariarekin, Meka Lanbide Eskolarekin eta Elgoibarko STEM emakumeekin elkarlanean, erakusketa hau sortzen lan egin du emakume horien inspirazio-istorioak zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematika arloetan aurkezteko, udalerriko STEM emakumeak ezagutarazten hasteko helburuarekin.

Egungo eta etorkizuneko erronka handiek STEM profesionalak behar dituzte. STEM profesionalek zientzia eta teknologian lan egiten dute, eta problemak konpontzeko gaitasuna, pentsamendu kritikoa, sormena, adimen emozionala, taldeak gidatzeko eta erabakiak hartzeko gaitasuna eta abar dituzte ezaugarri.

Elgoibarko STEM emakumeak honako hauek dira:

  • Señorita Anita, Ana Echeverría Aguirregomezcorta.
  • Cristina Montero Garcia. Zumarpe, proiektu arduraduna.
  • Amaia Gabilondo Peñalba. Etxetar, ingeniari mekanikoa.
  • Ana Carolina Lodeiro Caldeira. Somabe, Administrazio arduraduna.
  • Leire Garate Rodrigo. Soraluce S.Coop. Danobatgroup taldekoa, diseinua eta produktuen garapenerako ingeniaría.
  • Miren Aguirre Arrese. Kimika fakultatea, Polymat, UPV/EHU, kimika fakultateko irakaslea eta ikertzailea.
  • Nagore Ruiz de Escudero Zapico. Codesyntax, telekomunikazio-ingeniaria.
  • Miren Otal Astigarraga. AVS, proiektu kudeatzailea. 

erakusketaren aurkezpena
erakusketaren aurkezpena

011 erakusleihoak

Elgoibarko Udalak eta Elhuyarrek, Egur Arte tailerrakin elkarlanean, “Otsailaren 11 erakusleihoak” egitasmoa jarri dute martxan herriko 17 dendatan, emakumeek zientziaren eta teknologiaren arloan egin duten lana ezagutarazteko.

Martxoaren 1etik 19ra Elgoibarko 17 saltokik emakume ikertzaile baten omenez apainduko dute beren erakusleihoa. 

Bizilabe gazteentzako zientzia- eta teknologia-ekintzak egiteko aisialdi-eskaintzaren barruan kokatzen da ekimen hau eta, guztira, Bilbo, Abanto-Zierbena, Barakaldo, Mungia, Elgoibar, Deba, Beasain eta Donostiako 218 saltokik hartuko dute parte.

011 erakusleihoen planoa

Aurten, GINKANA batean parte hartzeko aukera ere izango da. Actionbound aplikazioa jaitsiz, dendaz denda, 12 emakumeen kartelak bilatu eta bertako QRak eskaneatuta, emakumeen inguruko galderak erantzun beharko dira.

Emakume ikertzaile horien ilustrazioak Bizilaberen webgunean, https://bizilabe.elhuyar.eus/eu/otsailak-11/2023/saltoki-parte-hartzaileak/elgoibarko-saltokiak eskegiko dira, beren lanari buruzko informazioarekin batera; informazio horretan, ikertzaileen bizitza, ibilbidea eta aurkikuntzak biltzen dira Eta saltokiei dagokionez, hauek dira “Otsailaren 11 erakusleihoak” ekimenean parte hartuko dutenen zerrenda: 

  • Agurtzane Ileapandegia
  • Farmazabal
  • Astigarraga Gys Sport
  • Colchoneria Lagunak
  • Cristina Garcia. Estetika Eta Terapia Naturalak
  • Ecenarro
  • Eizaguirre Okindegia
  • Iriondo Kirolak
  • Mgs Aseguruak
  • Olaia Martínez Estetika Zentroa
  • Peluquería Leire
  • Peluquería Meraki
  • Pitxintxu
  • Politxa
  • Roteta Elektrizitatea
  • Txillarre Ekodenda
  • Uzuri Optika