- Gehienez bi argazki bidali ahalko dira, whatsapp, telegram edo posta elektroniko bidez, urtarrilaren 18a baino lehen.
- Sariak bi kategoriatan banatuta egongo dira: 0-16ra bitartekoentzat Tablet bat eta 17tik gorakoentzat 60 euroko erosketa bonoa.
Gabonetako jai egunen aurrean, liburuak gomendatzeko kanpaina berri bat jarri du abian Gotzon Garate Udal Liburutegian. Irakurketa sustatzea da helburua eta horretarako gogoko duen liburu batekin ateratako argazki bat bidali behar da Liburutegira. Gehienez bi argazki bidali ahalko dira, whatsapp, telegram edo posta elektroniko bidez, urtarrilaren 18a baino lehen.
Sariak bi kategoriatan banatuta egongo dira: 0-16ra bitartekoentzat Tablet bat eta 17tik gorakoentzat 60 euroko erosketa bonoa.
Honakoak dira oinarriak:
- Parte hartzea: Elgoibarko Gotzon Garate Udal Liburutegiko edozein bazkidek parte har dezake. Ez bazara, bertaratu eta txartela momentuan egingo dizugu.
- Parte hartzaile bakoitzak gehienez bi argazki aurkezteko aukera izango du eta gomendatutako liburuaren azala oso argi ikusi behar da.
- Sariak: Parte hartzaile guztien artean zozketa egingo da urtarrilaren 19an
- 0-16 urtea tarteko kategorian: Tablet bat
- 17tik aurrerakoan: 60 euroko erosketa bonoa.
- Non eta nola entregatu lanak: argazkiak Liburutegiko 688710138 whatsappean, telegramen edo liburutegia@elgoibar.eus posta elektronikoan aurkeztu ahal izango dira.
- Epea: 2023ko urtarrilaren 18a da lanak aurkezteko epea.
- Erreprodukzio baimena: Zozketa honetan parte hartzen duenak Elgoibarko Liburutegiari irudiaren erreprodukzio eskubidea ematen dio eta egokia irudituz gero sareetan zabaldu eta erakusketa bat antolatuko da.