- Erabili den materiala 100 × 100 birziklatu eta birziklagarria da, plastiko birziklatuekin egina industria- eta hiri- hondakinekin, zabortegietatik ateratakoa.
- Lanak 3 asteko iraupena izan dute, 39.641,18 €+BEZeko aurrekontuarekin.
Goiko Errotako eta Merkatu Plaza alboko zubien oholak berritu berri ditu Udalak. Zurezko itxura duten % 100 birziklatutako plastikozko lamak jarri dira.
Erabili den materiala 100 × 100 birziklatu eta birziklagarria da, plastiko birziklatuekin egina industria- eta hiri- hondakinekin, zabortegietatik ateratakoa.
Lanak 3 asteko iraupena izan dute eta GOKI ERREFORMAK, S.L. enpresak egin du obra 39.641,18 €+BEZeko aurrekontuarekin.
Lanokin Udalak herriko azpiegiturak hobetzen jarraitzen du, era jasangarrian, herritarren segurtasuna hobetuz.