Go!azen 10.0 ikuskizunaren saio berria otsailaren 23an

  • 17:00etako saiorako sarrerak denbora errekorrean agortu dira eta 19:00etarako beste bat programatu da.
  • Saio berri honetarako sarrerak urtarrilaren 13an, 12:00etatik aurrera, egongo dira eskuragarri www.herrikoantzokia.eus webgunean edo Herriko Antzokiko leihatilan bertan urtarrilaren 13an, larunbata, 15: 00etatik 20: 45era.

Otsailaren 23an, Elgoibarko Herriko Antzokiak Go!azen 10.0 ikuskizunaren kontzertu bikoitza hartuko du, Pausoka ekoiztetxeak aurkeztuta.

10 urteko istorio ahaztezinekin eta 100 kapitulu sinestezinekin, Go!azen-ek, belaunaldi osoak liluratu dituen telesailak, maitasuna, intriga, abenturak eta musika ahaztezina oparitu dizkigu. Go!azen 10.0 edizio berezi honek bidaia zirraragarri batera eramango ditu ikusleak, telesailaren unerik enblematikoenetan barrena, musika eta dantza protagonista nabarmenekin.

Sarrerak salmentan jarri eta agortu dira, hau dela eta otsailaren 23an, beste saio bat jarriko da 19:00etan. Saio hauen sarrerak urtarrilaren 13an jarriko dira salmentan: https://herrikoantzokia.eus 12:00etatik aurrera.

  • 17:00etako saiorako sarrerak denbora errekorrean agortu dira eta 19:00etarako beste bat programatu da.
  • Saio berri honetarako sarrerak urtarrilaren 13an, 12:00etatik aurrera, egongo dira eskuragarri www.herrikoantzokia.eus webgunean edo Herriko Antzokiko leihatilan bertan urtarrilaren 13an, larunbata,18:15-20:45