Gaur, abuztuaren 16an zabalduko ditu ateak berriro Olaizaga kiroldegiak 

  • Elgoibarko Udalak kirol-zentroa udan zabaltzen duen lehen aldia da, hain zuzen, abonatuen eskaerari erantzuteko. 
  • Hileko lehen 15 egunetan, halaber, urteko garbiketa eta mantenu lanak burutu ditu bertan, irekierarako instalazioak prest egon daitezen. 


Elgoibarko Olaizaga kiroldegiak lehen aldiz irekiko ditu ateak udan. Ostiralean, abuztuaren 16an, zabalduko du kirol-instalazioa Udalak, bertara abonatuta dauden pertsonek egindako eskaerei erantzuna emateko. 

Datozen asteetan, beraz, ondorengo ordutegia izango du: astelehenetik ostiralera, 8: 00etatik 13:00etara, eta asteburuetan, 09:00etatik 13:00etara. Neurri horri esker, orain arte ez bezala, abonatuek kirol-instalazioak erabiltzen jarraitu ahal izango dute udan. 

Era berean, abuztuaren lehen hamabostaldia igerilekua hustu eta urteroko mantentze eta garbiketa lanak egiteko aprobetxatu du Udalak, instalazioak erabiltzeko baldintza egokietan egongo direla ziurtatuz, horrela, erabiltzaileei kalitatezko instalazioak eta zerbitzuak eskaintzeko.