- Ekitaldia apirilaren 23an, asteartea, izango da, 19:00etan, Aita Agirre Kulturguneko areto nagusian, eta bertan izango ditugu Joxe Manuel Odriozola Lizarribar eta Julen Zabalo Bilbao, Ainhoa Larrañaga Elorzak gidaturik.
Elgoibarko Udalak eta Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak eztabaida-saioa antolatu dute “Euskara eta abertzaleak, bidegurutze berean?” gaiaren bueltan, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin eta “Zergatik eta zertarako euskaldun?” programaren baitan.
Ekitaldia apirilaren 23an, asteartea, izango da, 19:00etan, Aita Agirre Kulturguneko areto nagusian, eta bertan izango ditugu Joxe Manuel Odriozola Lizarribar eta Julen Zabalo Bilbao, Ainhoa Larrañaga Elorzak gidaturik, besteak beste, euskarari eta abertzaletasunari buruz hitz egiteko, eta euskarak eta abertzaletasunak gaur egun dituzten eta etorkizunean izan ditzaketen harremanak aztertzeko.
Partaideak
Joxe Manuel Odriozola Lizarribar (Altzo, 1948). Euskaltegiko irakasle erretiratua. Autodidakta da. Bere jakin-minak soziolinguistikara eraman zuen hasieran, eta hizkuntzaren eta nazioaren arteko harremanak aztertzen jardun du azken bolada honetan.
Julen Zabalo Bilbao (Basauri, 1957). EHUko irakaslea eta Parte Hartuz ikerketa taldeko kidea. Hainbat lan argitaratu ditu nazionalismoa, identitatea, herritartasuna edo subiranotasunari buruz. Euskarak euskal nazioaren ardatz gisa jokatu beharreko funtzioaz ere hausnartu du.
Moderatzailea
Ainhoa Larrañaga Elorza (Angiozar, 1973). Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko irakaslea eta ikerlaria da. Urteetan jardun du hainbat euskal hedabidetan kolaborazio lanak egiten.