Europako Legebiltzarrerako 2024ko ekainaren 9an hauteskunde mahaietan egongo diren kideak izendatzeko zozketaren emaitza ikusgai udal webgunean

  • Hauteskunde mahaira bertaratu beharko dute soilik udal langileen jakinarazpena jasotzen duten hautesleek.

Gaur, maiatzaren 13an, 2024ko ekainaren 9ko Europar Hauteskundeen hauteskunde-mahaietako kideak izendatzeko zozketa publikoa egin da. Horretarako, Udalbatzaren ezohiko Osoko Bilkura egin da.

Herritarek dagoeneko kontsultatu dezakete hauteskunde-mahaietarako kide edo ordezko diren  helbide honetan

Mahai bakoitza 3 kidek osatzen dute hauteskunde egunean: lehendakaria, lehen mahaikidea eta bigarren mahaikidea. Lehendakari eta mahaikide bakoitzak 2 ordezko ditu. Mahai bakoitzeko 9 kide horiek aurkeztu behar dira dagokien hauteslekuan ekainaren 9an goizeko 8:00etan.

Zozketan, kargu bakoitzaren 14 pertsonako zerrenda bana osatu da, eta Bergarako Hauteskunde Batzordeak izendapenaren aurkako alegazioak onartuz gero, zerrendako hurrenkeran izendatuko da ordezkoa. Jakinarazpenak egiteko azken eguna ekainaren 7a izango da.